Hipererraldoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 36 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q231982 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sun and VY Canis Majoris.svg|thumb|300px|right|[[EguzkiEguzkia]]a eta hipererraldoi baten adibidea den [[VY Canis Majoris]]en arteko tamaina alderaketa. Ezagutzen den izar gorririk handiena da.]]
'''Izar hipererraldoi''' bat (hypergiant [[ingeles]]ez) izar nabarmenki handi eta masibo bat da, supererraldoiak baino are handiagoa. Bere masa gure eguzkiarena baino 100 aldiz handiagoa izatera iris daiteke, gehienezko muga teorikotik gertu, zeinek izar baten masa kopurua 120 [[eguzki masa]] baino gehiagokoa ezin daitekeela izan adierazten duen. Masari dagokion muga hau [[Eddingtonen muga|Eddingtonen argitasunarekin]] lotua dago, honen arabera, izarrik masiboenak orekan egoterik ez dutelarik barne [[erradiazio presio]]ak [[grabitazio|grabitate]] indarra gainditzean: horrenbeste energia sortuko lukete 120 eguzki masatik goragoko masa gainetik kenduko luketela. Hala ere, hipererraldoiren batzuen kasuan 100 eguzki masa baino gehiagoko masa dutela dirudi, baita, hasieran, 200 eta 250 eguzki masa arteko masa izatera iritsi ere, gaur egungo [[izar eraketa]] eta [[izar eboluzio]]aren teoriek aurreikusten dutenaren aurka.
 
Hipererraldoiak existitzen diren izarrik argitsuenak bezala hartzen dira (gure eguzkia baino milaka eta milioika aldiz argitsuagoak), 3500 eta 35000 kelvineko azaleko tenperaturarekin. Izar mota hauen bataz besteko bizitza 1 eta 3 milioi urte artekoa da [[supernoba]], edo, muturreneko kasuetan, [[hipernoba]] bihurtu aurretik. Proposatu denez, supernoba edo hipernoba bihurtuko litzatekeen hipererraldoi batek, bere tokian hondar bezala zuzenean [[zulo beltz]] bat utziko luke.
13. lerroa:
* [[S Doradus]], [[Magallanasen Laino Handia]]n, Esne Bidearen galaxia sateliteetako bat dena, [[Dorado (konstelazioa)|Dorado]] konstelazioan.
* [[Eta Carinae]], [[NGC 3372]] nebulosan dagoena, [[Carina (konstelazioa)|Carina]] konstelazioan. Izar honek gure eguzkiarena baino 120 eta 150 aldiz handiago den masa bat izan dezake, eta 4 eta 5 miloi bitarteko aldiz argitsuagoa da.
* [[Pistola izarra]] (ingelesez Pistol Star), Esne Bidearen erdigunetik gertu, [[SagitariusSagittarius (konstelazioa)|Sagitarius]] konstelazioan. Baliteke gure eguzkia baino 150 aldiz masiboagoa eta 10 milioi aldiz argitsuagoa izatea.
* Zenbait izar [[1806-20]] kumuluan, gure galaxiaren beste muturrean. Horietako bat, [[LBV 1806-20]] izenekoa, gaur egun ezagutzen den bigarren izarrik masiboenatzat hartzen da, 130 eta 200 eguzki masa arteko masarekin (lehena [[R136a1]] da 265 eguzki masako masarekin), argitsuenetako bat ere bada (gure eguzkia baino 2 eta 40 milioi bitarteko aldiz argitsuagoa).