Wassily Leontief: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Kategoria:Ekonomiako Nobel Saridunak +Kategoria:Ekonomiako Nobel Saridunak Kategoria:Gizon ekonomialariak) |
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
||
1. lerroa:
'''Wassily Leontief''' ([[Munich]], [[Alemania]], [[1905]]eko [[abuztuaren 5]] - [[New York|New York City]], [[1999]]ko [[otsailaren 5]]) errusiar-amerikar [[ekonomia]]lari bat izan zen, [[1973]] urteko [[Ekonomiako Nobel Saria]] jaso duena. Ezaguna [[input-output]] taulak garatu eta aztertzeagatik, baina ekonomiaren beste arlo askotan ere lan egin zuen: industria-kontzentrazioa, prezioen [[zenbaki indize]]ak, [[kanpo merkataritza|nazioarteko merkataritza]] eta garapena, besteak beste.
== Bizitza ==
Irakaskuntza-munduko familia baten baitan jaioa, seme bakarra izan zen. [[Leningradoko Unibertsitatea]]n ekonomia ikasi zuen. [[1925]] urtean graduatu eta ikasketak [[Berlingo Unibertsitatea]]n jarraitu zituen, [[1928]] urtera arte. 1928 urtean [[Kiel]]eko unibertsitatean ikertzen ihardun zuen hiru urtez, harik eta [[1931]] urtean [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu
== Ekarpenak ==
Matematika-prestakuntza handiko gizona izan zen, baina matematikaz eratzen ziren eredu ekonomikoak enpirikoki egiaztatu beharra, [[estatistika]]ren bitartez, azpimarratu zuen beti. [[Input-output]] taulak ikertzen hasi zenerako, ezaguna ziren ekonomia munduan. Izan ere, input-otuput taulak ziren [[François Quesnay]] ekonomialariak bere [[Tableau économique]] lanean proposatu zituenak. [[XIX. mendea]]ren bukaeran eta [[XX. mendea]]nren hasieran ere, ekonomialari askok ikertu zituzten taulak, baina Leontief izan zen taulak errealitate ekonomikora aplikatu zituen lehena, zenbakizko taulak osatuz eta hauetan oinarrituz ekonomia errealari buruzko aurreikuspenak eginez. [[1933]] urtean hasita, 44 sektoreko taula bat osatu zuen, nahiz eta konputazio-lanak errazteko gero hamar sektoreko taula batez laburtu egin zen. Taulako koefizienteak egonkorrak zirela ziurtatzeko, [[1919]] eta [[1929]]ko taulak alderatu ziren. Taula hauekin, ''The Structure of American Economy 1919-1929'' ikerlana argitaratu zuen, gerora ere jarraipena izango zuena. Hurrengo urteetan, input-output taulen erabilera zabaldu eta sakondu egin zuen, sektore kopuru handiagoko taulak osatuz. Konputagailuen garapenari arreta handia jarri zion eta lehenengo [[Mark I]] eta [[Mark II]] konputagailuak erabili zituen taulei buruzko kalkuluak egiteko<ref>Input-output taulak [[matrize|matrize (matematika)]] bidez modelizatzen dira: alderanzketa eta bestelako kalkulu konplexuak, taula handietan batez ere, askotan buruttzen dira.</ref>. [[1970]] urterako, ekonomia berez oreka batera iristen zela defendatu zuen, baina inefizientziak ekideko ekonomiaren plangintza garrantzitsua zela baieztatu zuen. Ondoren, nazioarteko garapenari eta ingurugiro-arazoei buruz ikertzeari ekin zion, munduko ekonomia osoa aztertuz [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuak]] erakundearentzat.
== Erreferentziak ==
|