Telemako: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 37 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q192482 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Artgate Fondazione Cariplo - Canova Antonio, Ritorno di Telemaco.jpg|thumb|300px|Telemakoren Itakarako itzulera eta Peneloperekin topo egitea, Antonio Canova (1787-1790)]]
Greziar mitologian '''Telemako''' ([[antzinako greziera]]z: Τηλέμαχος ''Têlémakhos''; literalki, ‘urrutiko borrokalaria’) [[OdiseoUlises|Odiseoren]]ren eta [[Penelope]]ren semea zen, eta [[Homero]]ren ''Odisea''ko pertsonaia bat.
 
== Odiseoren bila ==
Telemako oraindik haurra zen haren aita Odiseo etxea utzi ([[Itaka]])eta [[Troiako gerra]]ra joan zenean. Aita kanpoan izan zuen ia hogei urteetan, heldu bihurtu arte hazi zen. Odiseo kanpoan izan zen bitartean, haren etxea Peneloperen eskuaren bila joandako ezkongaiz josia zen. Jainkoek, batzartuta, Odiseok etxera itzuli behar zuela erabakitakoan, [[Atena|Atenea]], [[Mentor]]ren itxura hartuta, Itakara joan zen, eta Telemakori haren amaren ezkongaiak etxetik botatzeko esan zion, eta [[Pilos]]a eta [[Esparta]]ra joateko, aitari buruzko informazioa bil zezan.
 
Telemakok aholkua jarraitu zuen, baina ezkongaiek uko egin zioten handik joateari, eta Ateneak, oraindik Mentorren itxurarekin, Pilosa lagundu zion. Han [[Nestor]]rek harrera ona egin zien. Nestorren alaba [[Polikasta]]k Telemako bainatu zuen; haren seme [[Pisistrato]]k Telemakorekin lo egin zuen, eta gero Espartaraino gidatu zuen. [[Menelao]]k ere harrera ona egin zion, eta [[Proteo]]k Odiseori buruz egindako profezia esan zion: haren borondatearen kontra atxikia zuela [[Kalipso]] ninfak.