Telefono mugikor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mobile phone evolution.jpg|thumb|right|200px|Telefono mugikorraren eboluzioa]][[Fitxategi:HuaweiE220.JPG|thumb|right|Internet mugikorrera konektatzeko [[USB Modem]]a|200px]]
'''Telefono mugikorra''' edo '''mugikorra''', '''mobila''', '''sakelako telefonoa''', '''eskuko telefonoa''' edo '''esku-telefonoa''', eta lagunartean '''''segapotoa''''' ere esaten zaiona, haririk gabeko [[telefono]] eramangarria da. Gailu honen bitartez telefonia mugikor sarera sar gaitezke eta sareak eskaintzen dituen zerbitzuak erabil ditzakegu. Sarera sartzeko [[irrati -uhin|irrati uhinak]]ak erabiltzen ditu telefonoak.
 
Hasierako telefono mugikorrek deitzeko bakarrik balio zuten, baina [[teknologia]]k aurrera egin ahala aplikazio berriak sortu dira, hala nola [[SMS]]ak edo mezu laburrak, [[MP3]] erreproduzitzaileak, [[Bluetooth]], [[kamera|argazki-kamera]], [[bideojoko]]ak, [[internet]], eta abar. Eboluzio honen ondorioz, [[telefono adimentsu]]ak jaio dira.
 
=== Historia ===
Telefono mugikorra [[1973]]. urtean jaio zen. Hamabost urte ikertzen igaro ostean eta 150 milioi [[dolar]]reko inbertsioari esker teknologiaren munduan urrats garrantzitsua eman zen. Sorkuntzaren aita [[Motorola]] konpainiaren [[Martin Cooper]] exekutiboa izan zen. Hala ere, [[1983]]ra arte ez zen lehenbiziko mugikor modeloa diseinatu. Lehenengo mugikorra, [[Motorola DynaTAC]], [[Rudy Krolopp]]ek diseinatutakoa izan zen, kilo bat baino apur bat gutxiago pisatzen zuen eta 4.000 dolarreko prezioan saltzen hasi zen. Bere neurriak hurrengoak ziren: 25 cm luzera, ia 8 cm sakonera eta ia 4cm zabalera. Bestalde, ordu bakarreko autonomia zuen komunikazioan, eta egonean zortzi ordu, [[diodo]] argi-igorle pantaila izanik. Telefono hau [[elektronika analogiko|analogikoa]] zen. Cooper eta Kroloppek mugikorra patentatu zuten, eta handik aurrera Motorolak modelo berriak merkaturatu zituen, hala nola [[1989]]ko ''[[Motorola MicroTAC]]'', hasiera batean [[elektronika analogiko|analogikoa]] zena eta [[1994]]tik aurrera [[elektronika digital|digitala]], eta bere ondorengoa, [[1996]]ko ''[[Motorola StarTAC]]''.
 
Gizakien arteko komunikazioa errazteko iraultza ekarri zuen telefono mugikorrak. Ekonomiaren parte handi bat mugitzen duen sektorea bilakatu da azken hamarkadetan, eta hainbat enpresa daude multinazionalizatuta. Egun, garrantzi handia hartu dute [[ukimen-pantaila]]dun mugikorrak.
14. lerroa:
#[[Samsung]] %22,9
#[[Nokia]] %19,2
#[[Apple Inc.|Apple]] %5,5
#[[ZTE]] %3,9
#[[LG]] %3,3