Plentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
26. lerroa:
'''Plentzia''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] udalerria da, [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Uribe Kosta]] eskualdean kokatua. [[Bilbo]]tik iparraldera 25 bat kilometrora dago, kostaldean, herrialdeko ipar-mendebaldean. Plentzia [[Butroe]] ibaiko azken bihurgunearen eskuinaldean dago, Plentzia/Gorlizko badian isuri aurretik. 5,79 kilometro koadro dauzka eta 4.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Biztanleria udan laukoiztu egiten da.
 
Plentzia XIII. mendean sortu zuen [[Diego Lopez Harokoa]]k, Bizkaiko jaunak, eta haren asmoa [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] merkantzien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzea izan zen. 1780tik gaur arte itsasontzien matrikulazioa asko jaitsi da, itsasadarrean sortzen ziren hondar-bankuak zirela-eta; izan ere, sarrera itxi egiten zuten eta itsasontziek ez zuten igarotzerik bertan geratu nahi ez bazuten. Gaur egun, Astillero plaza, Butroe itsasadarraren sedimentuen gainean eraikia da, garai batean itsasontziak eraikitzen ziren lekua gogorarazten duen bakarra. [[2009]]ko [[maiatzaren 26]]an, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''monumentu-multzo'' izendatu zuen Plentziako hirigune historikoa, Sailkatutako [[Kultura Ondasunondasun|Kultura Ondasuna]]a. <ref name = "EHAA">[http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000090609&CONF=/config/k54/bopv_e.cnf Izendapena EHAAn]</ref>.
 
== Inguru naturala ==
Plentzia uria Uribe Kostako eskualdearen erdialdean kokaturik dago, [[Barrika (herria)|Barrika]], [[Urduliz]], [[Gatika]], [[Lemoiz]] eta [[Gorliz]] inguruan dituela. Plentziako Itsasadarrak (edo [[Butroe]] erreka) herria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, Plentzia-Gorlizko badian itsasoratu arte, Urgoso errekaren urak jasota. Aipagarria da Plentziako hondartza, turismoa erruz erakarri duena. Basoak urriak dira, Isuskitza ingurukoak kenduta; horrez gain, Saratxagan belardiak daude. Hainbat muino dago herrian, Jentilmendi mendia, esaterako.
 
=== Auzoak ===
41. lerroa:
Butroetarrak herriaz jabetu ziren, baina [[XVI. mendea]]n horren gaineko boterea galdu zuten. Hortik aurrera bere goraldia izan zuen Plentziak, ontzigintza, balea-arrantza eta merkataritza zirela eta. Ontzigintzaren azken aztarna Astillero plaza da.
 
[[XVIII. mendea]]n beheraldi handia hasi zen, izan ere, [[Espainia]]r-[[Britainiar]] gudan flota guztia galdu eta herrian industrializaziorik gertatu ez zenez, bere inguru naturala bere horretan mantendu zuen Plentziak. Azken arrazoi horregatik, burgesia txikiak udako herri bihurtu zuen Plentzia, batez ere [[XIX. mendea|XIX. mende]] amaieratik aurrera.
 
Gaur egun, berriz, Plentzian dago [[Bilboko Metrometroa|Bilboko Metroko]]ko amaierako geltokietako bat. Plentziari hainbat urbanizazio berri dagozkio, esaterako Isuskitza deritzona (Plentziako Abanikoa, horrela deitua airetik daukan itxuragatik), Butroe ibaian gora dago, Plentziatik bi kilometrora ibaiak egiten duen errebolta zabal baten barruan.
 
== Ikustekoak ==
[[Fitxategi:Church of Santa María Magdalena (Plentzia) 001.jpg|thumb|right|250px|San Maria Madalena eliza]]
[[Fitxategi:Plentziako uri zarra.jpg|thumb|right|200px|Herri zaharreko kantoi bat.]]
Hirigune historikoa ibaiak berak eta elizak, Butroetarren dorreak eta merkatuaren plaza dauden guneak mugatzen dute (eremu lau hori izan zen mendeetan zehar hiriaren gune nagusia). Oinplanoak [[Bastida (hirigintza)|Bastida]] ereduari jarraitzen dio eta hiru kale paralelo ditu: Goienkale, Artekale eta Barrenkale, eta garai batean ibaira ematen zuten bi kantoik zeharkatzen dituzte. Kaleek eta kantoiek zabalera bera dute: bost urratsekoa. Kantoiek erribera eta hirigunea lotzen dituzte, eta kaleak ibaiertzarekiko paraleloak dira, lurraren bideei jarraiki. Espazioa [[Erdi AroAroa|Erdi Aroko]]ko ereduei jarraiki banatuta dago: lursailak estuak eta sakonak dira. Horietako askok gaur arte iraun dute, eta hiriko hasierako etxebizitzen ezaugarri ziren baratza batzuek ere bai. Askotan, lursail bat baino gehiago elkartu dira eraikin handiagoa egiteko. Garai bateko harresietatik, elizatik gertu, alde zaharraren goialdean dagoen atari irekia bakarrik gelditzen da: Santiagoko atea. [[Erdi puntuko arku]]a da, kanoi eskartzanoa duena, eta neurriak eta faktura ikusita, XVI. mendekoa dirudi.
 
Hirigunea estua zenez, zenbait zabalgune egin behar izan ziren. Kalebarria, elizaren atzealdean dagoen kalexka irregularra, lehena izango zen, eta geroago, XIX. mendean, Portaleta eta Barrenkale eta Artekaleren luzapenak egin ziren. Baina [[errebal]] nagusia erribera izan zen, itsasadarrari irabazitakoa, gaur egun udarako egoiliarrentzat txalet eta etxebizitza-eraikinez bete dena.
54. lerroa:
Arkitekturari dagokionez, badira zenbait eraikin aipagarri. Zaharrena, Santa Maria Madalena eliza da, Bizkaiko arkitektura erlijiosoaren adibide berezia. Elizaren dorre-arkupea oso elementu interesgarria da, oso sendoa, defentsarako, eta, aldi berean, zelatan egoteko eta argia emateko balio duena. Hiru habeartekoetako espazioaren kontzepzioa ere aipagarria da: garaiera berean estalita daude, espazioa bateratzeko asmoz, argi eta garbi.
 
[[Pizkundea|Pizkunde]] garaiko egoitzazko arkitekturaren adibide ederra Torreon dugu, udaletxe zaharra eta gaur egungo Kultura-etxea. 1562ko eraikina da eta garai hartan jauregiek zuten diseinua du. Dorretxeen eredu tradizionalari jarraitu arren, bao asko ditu, zabal samarrak.
 
Aldapa berean, Eleiz enparantzaren izkinan, Torreon eraikinaren antzeko eraikin bat agertzen da argazki zaharretan. Etxebizitza egiteko zaharberritu dute. Armarria eta jatorrizko eraikina 1603. urtekoa da eta Butroetarrena da, hemen izan baitzuten euren [[dorretxe]]a.
 
XIX. mendeko etxebizitza [[neoklasikoneoklasizismo|neoklasikoak]]ak ere badu garrantzia, Plentziak etxea asko eta asko berritu zituen garaikoa. Aipagarriak dira 1865eko Opatuako jauregia, Kristo enparantzan; Camposena etxea, Barrenkale 3an; edo Goienkale 4-6ko etxetzarra.
 
Beste maila batean bada ere, beste hogei bat eraikin aipagarriak dira, etxe oso berrituak, itxura tiroldarrekoak, asko eta asko begiratokidunak.
106. lerroa:
| <center>58 (%2,34)<center />
|-----
| bgcolor="#F8C080"| [[Euskadiko Alderdi SozialistaPSE-Euskadiko EzkerraEE|Euskadiko Alderdi Sozialista]] (PSE-EE(PSOE))
| <center>-<center/>
| <center>45 (%1,81)<center />
114. lerroa:
[[Hirugarren sektorea]] nagusi da, [[ostalaritza]]ri lotua.
 
[[Lehen sektore ekonomikoa|Lehen sektoreari]]ari dagokionez, [[Plentziako portua|arrantza portua]] aipatzekoa da. [[Nekazaritza]] ere garrantzitsua izan da herriaren historian, baina gaur egun zahartze-prozesua nabaria da herrian.
 
== Kultura ==
124. lerroa:
=== Kirola ===
Hainbat kirol elkarte daude herrian:
* [[Arkote Arraun Taldea|Arkote A.T.]]
* [[Kakarraldo R.T]]
* [[Sociedad Deportiva Plentzia|S.D Plentzia]]
* [[Plentzia P.T.]]