Libreto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Librettos lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Libretoa''' [[opera]], [[opereta]], [[musikal]] eta beste antzezlan musikal batzuen testua da.
 
Libretoa ([[italiera]]tik ''libretto'', "liburuxka") opera edo beste antzezlan musikal batzuen testua da. Hitz hau, [[oratorio]] baten testuari ere ematen zaio. Baita [[ballet]] baten aurkezpena adierazten duen testuari ere. Musikal baten libretoan, hitz egindako testua gidoia edo liburua deitzen da, eta kantaturiko testua, liriko. Libreto on bat, antzezlanean eraginkorra izan behar da, eta, aldi berean, musikari ondo egokitu behar zaio. Musikalan batzuk, libretoarekin batera pentsatu dira, baina, ohikoena, libretoa jatorrizko ideia bat edo eleberri edo antzezlan baten egokiera librea izatea da. [[XVIII. mendea]]n, [[Pietro Metastasio]]ren libretoak, antzezlan musikaletara ehundaka aldiz eraman ziren, konposatzaile ezberdinen aldetik. Beste garai batzuetan, libretogileak, konposatzaileekin elkarlanean aritzen ziren. Honen adibide, honako hauek dira: [[Jean-Baptiste Lully|Jean Baptiste Lully]] konposatzailea eta [[Philippe Quinault]] olerkaria, [[Christophe Willibald Gluck]] eta [[Ranieri di Calzabigi]], [[Lorenzo Da Ponte|Lorenzo da Ponte]] eta Wolfgang Amadeus Mozart, [[A. Eugène Scribe]] eta [[Giacomo Meyerbeer]], [[Hugo von Hoffmansthal]] eta Richard Strauss. Opereta eta musikalaren arloan, elkarlan esanguratsuenen artean, beste honako hauek nabarmendu behar dira: [[W. S. Gilbert]] eta [[Arthur Sullivan]] eta, [[Lorenz Hart]] eta [[Oscar Hammerstein II.a]] [[Richard Rodgers]]ekin. Konpositore batzuk euren libreto propioak ere idatzi dituzte. Hauxe da [[Richard Wagner]], [[Hector Berlioz]], [[Michael Tippett]] edo [[Gian-Carlo Menotti]]ren kasua.
 
{{commonskat}}