Ligur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iberiar Penintsula +Iberiar penintsula)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Liguriarrak''' ([[greziera]]z Λιγυες, [[latin]]ez Ligures < *Liguses) [[Europa]]ko herri [[protohistoria|protohistoriko]] bat izan ziren. Gaur egungo [[Frantzia]]ko hegoekialdean eta [[Italia]]ko iparmendebaldean bizi ziren. Ziuraski [[Mendebaldeko Mediterraneoa|Mendebaldeko Mediterraneoko]] talde kultural neolitikoan sustraitua, oraindik ez dago argi herri [[aurre-indoeuropar herriak|aurreindoeuropar]] bat ala zelten eta latindarren aurretik iritsitako migrazio bateko herri indoeuroparra ziren. Toponimian eta [[arkeologia]]n euren [[antzinako liguriera|hizkuntzaren]] ustezko aztarnak geratzen dira.
 
Gaur egun ere izen bera erabiltzen da [[Liguria]]ko eskualdearen herritarrak izendatzeko.
9. lerroa:
=== Jatorria ===
[[Fitxategi:Regio IX Liguria.jpg|thumb|250px|Regio IX Liguria, Augustoren agintaldian.]]
Liguriarrak bizi ziren lurraldeak nekazaritza eta nabigazioa [[K. a. 6. milurtekoa|K. a. VI. milurtekoa]] eta [[K. a. V. milurtekoa]] bitartean Mendebaldeko [[MediterraneoMediterraneoa]]ann hedatu zen [[Zeramika Kardial]]aren kulturaren bidez ezagutu zituen. Liguriarrak herri aurreindoeuropartzat hartuz gero, [[K. a. IV4. milurtekoa|K. a. IV. milurtekoan]]n euren arbasoek [[Chassey]]-[[Cortaillod]]-[[La Lagozza]] multzo kultural aberatsean parte hartu zuten, denbora batez Frantziako hegoekialdea, [[Suitza]] mendebaldea eta Italia iparraldea kulturalki elkartu zituena, jarraian talde txikiagotan banatzeko. [[K. a. XIII. mendea|K. a. XIII. mendeko]] indoeuropar inbasioek euren lurraldearen zati bat konkistatu zuten, liguriarrak azpialpetar eskualdean isolatuz (egungo [[Proventza]] eta [[Liguria]]n). Beranduago erromatartuak izan ziren.
 
[[K. a. VIII. mendea|K. a. VIII. mende]] inguruan jaio zen [[Hesiodo]]k idatzitako ''Katalogoak'' laneko testu baten zatiak, [[Estrabon]]ek aipatua, liguriarrak herri [[barbaro]]en hiru talde handien artean aipatzen ditu, [[etiopiar]] eta [[eszita|eszitekin]] batera.
15. lerroa:
Testu honen interpretaziorik ohikoenaren arabera, liguriarrek, garai hartan, greziarrek ezagutzen zuten munduaren mendebaldeko zatia kontrolatzen zuten. Zati hau baliozkotzat hartu dute H. A. de Jubainvillek, Camille Jullianek, edo, berrikiago, baita G. Barruolek, G. Colonnak edo F. M. Gambarik ere. Hala ere, gaur egun sarri faltsutzat jotzen da, liguriarren ordez [[libiar]]rak aipatzen dituen [[K. a. III. mendea|K. a. III. mendeko]] [[papiro]] egiptoar bat aurkitu bait da. Papiroak agian transkripzio akats bat duela uste da.
 
[[Rufo Festo Avieno]]k, ziuraski [[marsellamarseilla|marsellar]]r jatorrikoa eta [[K. a. VI. mendea]]n dataturik dagoen antzinako [[bidaia kontakizun]] baten [[latin]]erako bere itzulpenean, liguriarrak antzina [[Ipar Itsasoaitsasoa|Ipar Itsasoraino]] hedatu zirela dio, zeltek Alpeetaraino kanporatu edo asimilatuak izan ziren arte. Avienok, gainera, liguriar eta [[iberiar]]ren arteko muga [[Agde]] herrian jartzen du.
 
[[Esteban Bizantziokoa]]k [[Hekateo Miletokoa]]ren ''Europa'' liburutik aipatzen dituen zatien arabera [[K. a. VI. mendea]]ren amaieran [[Marseilla|Marsella]] hiri liguriar bezala eta [[elisiar]]rak tribu liguriar bat bezala aurkezten zituen.
 
[[Sasi-Eszilaxen Bidaia]] lanak, [[K. a. VI. mendea]]ren amaiera eta [[K. a. IV. mendea]] bitartean idatzia izan zena, honako azalpenak ematen ditu:
 
{{esaera2|III. Liguriarrak eta iberiarrak. Iberiarren ondoren, liguriarrak eta iberiarrak bizi dira nahastuak [[RodanoRhône|Rodanoraino]]raino. [[Ampuries]]etik Rodanorainoko nabigazioa bi egun eta gau batekoa zen.
IV. Liguriarrak. Rodanotik haratago liguriarrak jarraituz [[Antibes|Antioneraino]]. Eskualde honetan dago [[MarsellaMarseilla|Massalia]] hiri erromatarra bere portuarekin.}}
 
[[Sasi-Scymnos]]ek, [[K. a. IV. mendea|K. a. IV. mendeko]] iturrietan oinarritua, Liguria [[Ampuries|Emporion]] eta [[tirreniar]]rak bizi ziren lurraldearen arteko kostaldeko eskualde bat bezala deskribatzen du. Zeltak Mendebaldeko herririk handiena zirela ere aipatzen du.
 
[[Aristoteles]]ek ([[K. a. IV. mendea]]) [[Rhône|Rodano]] ibaiaren lurpeko ibilgua [[Bellegarde-sur-Valserine]] herrian kokatzen du, Ligurian. [[Herodoto]]ren arabera, liguriarren Mendebaldeko Mediterraneoa kontrolatzen zuten.
 
Egile latindarrek Frantzia eta Italiako [[AlpeAlpeak|Alpeetan]]etan topatu zituzten, baita [[ApeninoApeninoak|Apeninoen]]en iparmendebaldean ere. Lurralde askoz handiago bat ere hartu zutela diote: Italian ([[Piemonte|Piamonte]], [[Toskana]], [[Unbria]] eta [[Lazio]]) mendebalderantz [[Lengadòc|Languedoc]] eta baita agian [[Iberiar penintsula]] ere.
 
[[Erromatar Errepublika]] oso modu gatazkatsuan hasi zen liguriarrekin harremanetan [[Lehen Gerra Punikoa]]ren eta [[Galia Zisalpina]]n ezarri ondoren. [[Luzio Anneo Floro]] historialari erromatarrak hala deskribatzen ditu erromatarrek borrokatzen zuten herria [[liguriarren gerra]]n zehar ([[K. a. 239]]-[[K. a. 173]])