Lockheed Martin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Lockheed Martin lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Usaf.u2.750pix.jpg|thumb|U-2]]
'''Lockheed Martin''' [[EstatubatuAmeriketako Estatu Batuak|Estatubatuar]]ar enpresa aeroespaziala, [[1995]] arte munduko aireontzi militar eta arma-fabrikatzailerik handienetako bat. 1995ean [[Martin Marietta]] enpresarekin batu zen, eta munduko armagintza-talderik handiena eratu zuen horrela.
 
[[1913]]an Loughead izeneko anaia irlandar batzuk ur-hegazkinak egiten hasi ziren, eta 1926an Allan Lougheadek Lockheed konpainia berria sortu zuen, eta harrezkero hegazkin militar eta zibil ugari egin ditu. Lehenengo hegazkinak, ''Vega''-k, arrakasta handia lortu zuen. Ondorengoak ere garrantzitsuak izan ziren: 1930eko ''Orion''-ek adibidez, helize-sistema berritzaile bat zuen. Handik gutxira finantza-talde batek bereganatu zuen konpainia. 1934ko ''[[L.10 Electra]]'' modeloak hamar bidaiari eraman zitzakeen, eta 1939ko ''[[P-38 Lighting]]''-a [[Bigarren Mundu Gerra]]ko hegazkinik ikaragarrienetako bat izan zen. 1950ean sortutako ''[[Super Constellation L. 1049]]'' merkataritzako hegazkina garraio-konpainia askorentzat eredu izan zen, erreaktorea iritsi arte. Hain zuzen ere Lockheed enpresak sortu zuen estatubatuar armadarako lehen borroka-erreaktorea. Hamarkada horretan bertan beste zenbait modelo sortzeaz gainera, espioi-lanetarako hegazkinak egiteari ekin zion: ''[[U-2]]'' eta 1960. hamarraldiko ''[[A-12 Blackbird]]'' (geroago ''[[SR-71]]'' izenez ezagutua) modeloak adibidez. 1970ean aurkeztu zuen lehen merkataritzako erreakzio-hegazkina, ''[[L-1011 TriStar]]''-a, baina arrakasta handirik izan ez zuenez, merkataritzarako hegazkinak egiteari utzi zion, eta armadarako borroka-hegazkinetara itzuli zen: 1980ko hamarraldian adibidez, ''F-117A Nighthawk''-a egin zuten, gerra elektronikoan espezializatua, eta radarrari ihes egiteko teknologia berrienak zituena. Martin enpresarekin elkartu aurretik, Estatu Batuetako armadak ehiza-hegazkintzat aukeratutako ''[[F-22]]'' modeloa egiten parte hartu zuen.