Ramon de la Sota Aburto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
| sinadura =
}}
'''Ramon de la Sota Aburto''' ([[1887]], [[Getxo]], [[Bizkaia]] - [[1978]]ko [[abuztuaren 5]]a, [[Biarritz]], [[Lapurdi]]) [[euskaldunakeuskaldun|euskal]] [[finantzafinantzak|finantzagizon]]gizon eta [[politika]]ri [[abertzaletasun|abertzale]] eta [[jeltzale]] bat izan zen. [[Ramon de la Sota]] enpresaburu eta poltikari jeltzalearen semea izan zen, bai eta [[Manuel de la Sota|Manuel de la Sota "Txanka"]] politikari abertzalearen anaia ere.
 
== Biografia ==
Gaztetan [[Resurreccion Maria Azkue]]ren ikaslea izana, [[1904]]an [[Ingalaterra]]ra ikastera joan zen. [[1912]]an [[Londres]] hiriko King's College unibertsitatean Itsas [[Ingeniaritza]] amaitu eta an garaiko munduko gizarte, politika eta kultur korronteen eragina jaso zuen, [[Ingalaterra|ingeles]] heziketa argi eta garbia jasoz.
 
[[1913]]an [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli eta [[Bilbo]]n [[EuskoEuzko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi Jeltzaleko]] kide egin zen. [[1917]]an [[Balmaseda]] barrutia ordezkatuz [[Bizkaiko Foru Aldundia|Bizkaiko Foru Aldundiko]] diputatu izan zen, ondoren, [[1917]]-[[1919]] bitartean [[Euskal Autonomia Erkidegoko ahaldun nagusien zerrenda|Bizkaiko Ahaldun Nagusia]] izen zelarik. [[Euskaltzaindia]] nahiz [[Bilboko Orkestra Sinfonikoa]] eta [[Bilboko Arte Eder Museoa]]ren sorrera bultzatu zuen [[Euskal Kultur Batzordea]]ren sortzaileetako bat izan zen. Euskal Kultur Batzordeak [[Oñati]]ko [[Eusko Ikaskuntza]]ren Kongresua antolatu zuen. [[1925]]aren amaieran bere kargutik dimititu zuen.
 
[[1937]] bere aita [[Ramon de la Sota]] hiltzean haren ondasunak jaso zituen: [[Euskalduna ontziola]]ren jabea zen Sota eta Aznar Konpainiaren kapitalaren %40a baino geiago, konpainia hura tartean honako enpresen nagusia ere bazelarik: Menera mendilerroko [[burdina|burdin]] mehatak, ''Siderúrgica del Mediterráneo'', ''Franco Española de Alambres'' eta ''Cables Erandio''. Bestalde, Ramon de la Sota Aburtok Polar aseguruetxea sortu zuen, honek [[Londres]], [[Paris]], [[New York]], [[Rotterdam]], [[Duisburg]] eta [[Atenas]] hirietan bilegoak zituelarik.
 
Bere aitaren ondasunak jaso eta hamar hilabetera [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herritik]] ihes egitera derrigortua egon zen. Halere, [[Espainiako Gerra Zibila]]n bere [[itsasontzi]] guztiak [[Eusko Jaurlaritza]]ko Defentsa Batzordearen zerbitzura jartzeko astia izan zuen, eta haien bidez [[frankismo|frankistak]] iritsi aurretik [[Euskal Herria|euskal herritar]] ugarik alde ahal izan zuten. [[Frankismo|Gudaroste Frankista]] De la Sotaren ondasunez jabetu zen, gainera hilabete gutxi batzuk aurretik zendu zen [[Ramon de la Sota]] enpresaburua ''"epaitu"'' eta zigortu zuten, bere aitaren aurka burututako ekintza honek handik 40 urtetara ere Ramon de la Sota Aburtu sumindu egin ohi zuelarik. Bere ondasunez jabetu eta ehun milioi pezetako isuna ipini zioten. Gainera frankistek bere etebizitza zen Mazarredo zumaztiko [[Ibaigane jauregia]] ere bereganatu eta Gobernu Militar Frankistaren egoitza bilakatu zuten.
 
[[1937]]an [[Lapurdi]]ko [[Biarritz]] hiriko ''Etchepherdia'' etean bizitzen jarri zen. Azken 41 urteetan bere jarduerak [[enpresa]] mundutik at egon ziren. Maite zuenan jardun zuen: [[itsaso]]arekiko gaiak ikertu, haiei buruzko liburutegi bikaina zuelarik, eta [[Euskal Herria]]n jazotzen zenaz jakitun egotea. [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJko]]ko [[Ipar Buru BatzarBatzarra|Laburdi Buru Batzar]] erakundearen eratzean lagundu, Bizkaiko Ontzigintzari buruz idatzi eta ''Etchepherdia'' bizilekua liburu, margolan, paper eta eskuizkribuen gordailu bilakatu zuen. Bere aitaren biografia bat argitaratu zuen (Bilbo, 1957), bai eta zenbait [[egunkari]] artikulu ere. Bere abokatua [[Ramon Madariaga]] zelarik, bere ondasunen desjabetzearen inguruan [[Manuel Aznar]]ri hainbat elegite jarri zizkion, nahiz eta epaitegietan galdu izan.
 
[[Francisco Franco|Franco]] [[diktadura|diktadorearen]] heriotza ostean, bere alabak [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] itzultzeko konbentzitu zuen, eta hala egin behar zuen, baina ez zion denborarik eman. Behin bakarrik itzuli zen, [[1978]]ko [[apiril]]ean, baina apenas egon zen 24 ordus. Ikusitakoa gustukoa ez zuela eta [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]] itzuli zen. [[1978]]ko [[abuztuaren 5]]an zendu zen.
 
== Ikus gainera ==