«Esteban Garibai»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
}}
 
'''Esteban Garibai Zamalloa''' ([[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], [[1533]]ko [[martxoaren 9]]a - [[Madril]], [[1599]]) historialaria eta errege kronikaria izan zen. Lehendabiziko [[euskoiberistaeuskoiberismo|euskoiberistatzat]]tzat du [[Julio Caro Baroja]]k.<ref>Caro Baroja, Julio (1982) ''Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo'', Donostia, ISBN 84-7148-052-2.</ref>
 
== Bizitza ==
Historialari gisa, [[Espainia]]ko lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan banatua, 32 urte zituela ''(Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España).'' Flandesen argitaratu zuen obra hura, 1571. urtean.
 
Diru estutasun batzuen ondoren, [[Filipe II.a Espainiakoa]]k harrera egin zion [[El Escorial|Escorialen]]en, eta erregeren liburuzain izendatu zuen 1575ean. 1585. urtean [[Madril]]a joan zen, eta historia eta genealogia lanak egin zituen han (''Ilustraciones Genealógicas de los Catholicos Reyes de las Españas, y de los Christianissimos de Francia, y de los Emperadores de Constantinopla, hasta el Catholico Rey nuestro señor don Philipe el II, y sus sereníssimos hijos, ''1586). Espainiako erregearen kronikari izendatu zuten 1592an. Garibaik ospe handia izan zuen bere garaian, baina ez zuten aintzat hartu XVII. mende erdialdetik aurrera, fantasiara erraz jotzen zuelakoan.
 
Idazle eta langile nekaezina zen, eta inork ez bezala ezagutzen zuen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Erdi Aroa]]ren bukaerako historia, nahiz, garaiak agintzen zuen bezala, Gaztelako erregeen alde egiten saiatu zen etengabe. Ez da Garibaik euskaraz eginiko testurik ezagutzen, baina esaera zaharren bilduma bat egin zuen, [[Julio Urkixo]]k ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria]]''n argitaratu zuena. Esaera horiek gehienbat [[bizkaiera]]zkoak dira.
Garibai hizkuntzalari, etimologista eta filologo gisa, [[Jose Ramon Zubiaurre]]k honela agertzen du:
 
{{aipu|Garibai [[tubalismo]]aren eta [[euskokantabrismo]]aren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeko [[toponimia]]z baliatu zen gure arrasatearra, eta horretan datza bere merezimendua: toponimiari emandako garrantzian. […] Lehen nahiko normala zen [[etimologia]] txarrak asmatzea, eta Garibaik horrelakorik ere aurkezten digu bere obretan. Baina [[euskara|euskal]] etimologia onak proposatu zizkigula ere esan behar da behin eta berriz. […] Filologo baten lanik premiazkoena hizkuntza baten testuak jasotzea eta ondo transmititzea izan da betidanik, batez ere testu zaharrak. Garibai, Erdi Aroko euskal testuen lehenetariko biltzailea dugu|Jose Ramon Zubiaurre, 1989, 50. orrialdea.}}
 
== Idazlanak ==
252.705

edits