François Rabelais: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:François Rabelais lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
| datu gehigarriak =
}}
'''Francois Rabelais''' (La Devinière, [[Chinon]]etik hurbil, [[1483]]/[[1494]] bitartean - [[Paris]], [[1533]]) [[frantzia]]r idazle bat izan zen. [[Frantziskotar]]ren ordenan sartu zen lehenik, eta beneditarren ordenara aldatu zen [[1525]]ean. Medikuntzako ikasketak egin zituen Montpellierren, eta ospe handia lortu zuen han mediku gisa. [[Ekonomia]]-arazoengatik [[Lyon]]era joan zen, eta han argitaratu zituen [[1532]]an [[Hipokrates]]en ''Aforismoak'', eta ''Pantagruel'' bere lehen [[eleberri]]a. Erroman egon ondoren, Lyonera itzuli zen, eta ''[[Gargantua]]'' eleberria kaleratu zuen ([[1534]]). [[Italia]]n egon zen bigarrenez, eta, Frantziara itzulita, medikuntzako ikasketak amaitu zituen, [[Montpellier]]ren. [[1546]]. urtean, [[Margarita Nafarroakoa]]ri opatu zion ''Pantagruel'' bildumako hirugarren liburua. [[SorbonaParisko Unibertsitatea|Sorbonak]]k heretikotzat jo zuen liburua, eta Metzeko hirira erbesteratu zen lehenik, eta Lyonera itzuli zen ondoren, ''Pantagruel'' bildumako laugarren liburuko lehen kapituluak argitaratzera. [[Paris]]en eman zituen azken urteak, eta [[1562]]. urtean argitaratu ziren bosgarren liburuko lehen hamabost kapituluak. [[1654]]. urtera arte, ez zen bilduma osatua kaleratu. Idazle humanista izan zen, parodiaren bidez bere garaiko arazorik larrienak plazaratzen zituena. Fede handia erakutsi zuen gizakiaren izaerarekiko eta zientziarekiko, eta kritika zorrotzak egin zizkion [[Eliza (argipena)|Elizari]]ri eta hark bultzatzen zuen hezkuntza-sistema atzerakoiari. Errukirik gabe satirizatzen zituen dogma guztiak, eta kristautasun humanista defenditu zuen, muturreraino eramandako kristautasunaren eta protestantismoaren aurrean. Literatura satirikoaren maila gorena lortu zuen ''Pantagruel'' eta ''Gargantua'' obra ospetsuekin. Euskarazko hitzak sartu zituen bere ''Gargantua'' liburuko 5. kapituluan, eta ahapaldi osoak ''Pantagruel'' obran (2. liburua, 9. kapitulua).
 
== Erreferentziak ==