Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{commonskat}} +)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
1958an, Espainiako urrezko domina lortu zuen Madrilen, Pintura Joven lehiaketan. Baina, garai haietan, Espainian zen giroak etorkizun estua eskaini ziezaiokeen hemeretzi urteko gazte bati, eta are estuagoa pintura landu nahi zuenari. Lehenbailehen [[soldadutza]] egin zuen (boluntario); eta, erbestera joatea erabakirik, 1959aren azkenaldean Parisa aldatu zen, beraz, [[Ascensio Martiarena]]rekin ikasten ibili eta gero.
 
[[Paris]]en, [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin bizi izan zen garaian, Ameriketako [[abstrakzio]]a eta Europako [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]]ko joerak ezagutu zituen. Parisen ezagutu zituen hurbilagotik [[Mantegna]], [[Rembrandt]] eta beste zenbait klasikoren obrak, eta aldiz eta estiloz bere nahietatik hurbilagoko iruditu zitzaizkion [[Paul Cézanne|Cézanne]] batenak edo [[Paul Klee]], [[Pablo Picasso|Picasso]], [[Tàpies]] eta abarrenak eta –[[Cobra mugimendu]]ko edo ez– Van Velde, Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta gainerako [[espresionista|espresionistenak]] eta, oro har, abangoardisten aitzindarienak ere.
 
[[1960]]an itzuli eta [[Hondarribia]]n jarri zen lanean, [[Remigio Mendiburu]]rekin; garai hartan [[espresionismo]]a landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta [[1961]]ean lehen bakarkakoa egin zituen; geroztik erakusketa askotan parte hartu du.
35. lerroa:
[[Fitxategi:Usurbil zumeta murala 001.JPG|thumb|350px|Jose Luis Zumetaren [[zeramika]]zko murala, Usurbilgo pilotalekuaren atzealdean.]]
 
1984-1985 urteetan, ahalik bizkorrena margotzearren [[tenpera pintura|tenperaz]]z eta enbalatzeko kartoietan egiten zituen ''Papiroak'' saileko koadroak, eta leku eskasiaz, batzuk besteekin konparatu gabe biltzen, egin ondoren. Bertso paperetako ziztadaren edo jende ahaldun samarren aurrean igarotzean egin litekeen irri txikiaren kutsua dute. Ordu arteko eta ondorengo koadroek ez bezala, titulua ere badute obra horiek, han edo hemen entzundako zerbaiten zantzua dutenak, gainera: ''Paseo cotidiano del hombre con paraguas, Nació con el pan bajo el brazo'', eta abar.
 
[[Carlos Martinez de Gorriaran]]en iritzian, XX. mendean Euskal Herriko pinturan egin den gauzarik ederrenetakoak dira papiro horiek.
43. lerroa:
Mirari hori hein handi batean gauzatua duela esan daiteke, 1990etik 1992ra bitarteko ''alla prima'' edo hasialdi batean egindako koadroak eta ondorengo asko ikusita. Asko pentsatu gabe bat-batean sortutako lanak dira, sormena luzaro landu izanak pizten duen lehertu beharraren adierazpide, kolore eta ñabarduretan lehertzen dena, 1990-1992ko hainbat koadrotan ikus daitekeenez. Zumetaren obrak bere-berea du pintzel ukitu bakoitza hitz ozen bihurtu beharra, modu akademikoz [[espresionismo]]a esaten den hori, bai hasi berritako kolore zerrendaz egindakoak, bai 1960ko erliebeetakoak, eta halaber ''papiro'' edo kartoietakoak eta 1985az geroko koadroetakoak ere.
 
Bi urte lanik erakutsi gabe eman ondoren, 2000. urtean erakusketa guztiz berezi bat ireki zuen Bilboko Uribitarte kaiko biltegi frankoan. Erdi abandonatutako eraikin horretan formatu handiko 50 lan aurkeztu zituen. Lehendik ere, prestatuak zituen erakusketak Zumetak espazio hain handitan, Donostiako San Telmon edo Bilboko Arte Ederretako Museoan, esaterako. Erakusketa hartan 1999an egindako ''Gernika'' lana aurkeztu zuen, [[Pablo Picasso|Picassoren]]ren izen bereko margolanean oinarritutako 7,80 metro zabal eta 3,59 metro luze dituen obra erraldoia, bere gainerako lanak baino [[figuratibo]]agoa, horretan ere kolore biziak -batez ere gorria- nagusi zirela. 2000. urtean bertan Donostiako San Martin Azokan ere izan zituen bere lanak ikusgai, eta 2001. urtean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen.
 
== Erreferentziak ==
49. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Euskal Herriko artisten zerrenda|Euskal artistak]]
 
== Kanpo loturak ==