Erromantizismoko musika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t 85.87.101.186 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xirkan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Berlioz young.jpg|thumb|upright=0.8|[[Hector Berlioz|Berlioz]], [[Émile Signol|Signolen]] margolana, 1832]]
[[Fitxategi:Franz Schubert by Wilhelm August Rieder 1875.jpg|thumb|upright=0.8|[[Franz Schubert|Schubert]], [[Wilhelm August Rieder|Riederren]] margolana]]
'''Erromantizismoko musika''' [[XVIII. mendea|XVIII. mende]] bukaeran abiarazi eta [[XIX. mendemendea]]ann zehar garatu zen musika-mugimendua da, [[erromantizismo]]aren printzipioetan oinarritu zena. Garai hartan, garrantzi handia eman zitzaion musikari. Giza banakoaren berezitasuna eta orijinaltasuna azpimarratu ziren, emozioen adierazpena, eta formaren askatasuna.
 
[[Ludwig van Beethoven|Beethoven]] eta [[Franz Schubert|Schubert]] izan ziren zubi klasizismoaren eta erromantizismoaren artean; forma klasikoak erabili bazituzten ere, haien musikaren indar bereziak eta manifestu gisako elementuen erabilpenak eredua eman zien XIX. mendeko musikari erromantikoei. Adierazpen dramatikorako aukerak zabaldu egin ziren bai tresnen errepertorioaren aberastearekin, bai musika forma berriak ([[lied]], intermezzo, preludio, mazurka) sortzearekin. Musika sarritan oinarritzen zen poesian, elezaharretan, herri ipuinetan, eta hitzaren eta musikaren arteko lotura arreta handiz zaindu zen.
 
Erromatizismoaren lehen aroko musikari nagusiak [[Hector Berlioz]], [[Frédéric Chopin]], [[Felix Mendelssohn]] eta [[Franz Liszt]] dira; haien lanaz [[orkestra]]k oso adierazkortasun handia lortu zuen, [[eskala kromatiko]]a osoa erabili zuten, eta musikaren eta giza ahotsaren arteko harremanak ikertu zituzten. Geroxeago nabarmentzekoak dira [[Antonín Dvořák]], [[Edvard Grieg]] eta [[Piotr Ilitx Txaikovski]]. Erromantikoek beren aberrien musika gauzatzeko egin zituzten ahaleginak [[Bohemia]]ko Dvořák eta [[Bedrich Smetana|Smetanaren]] obretan ageri dira batez ere, eta baita [[Errusia]]ko, [[Frantzia]]ko eta [[Eskandinavia]]ko zenbait musikarirengan ere.