Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
Pragako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi ondoren berehala hasi zen marrazkiak, karikaturak, koadroak eta liburuetarako irudiak egiten. Baina [[txotxongilo]]a izan zuen gehien landu zuen alorra, hasieran [[J. Skupa]]ren taldean eta [[1936]]tik aurrera berak sortutako taldean.
 
[[1939]]an [[antzerki]]rako eta zinemarako jantziak eta dekoratuak egiten hasi zen. [[1945]]ean zinema estudio bat sortu zuen lagun batzuekin batera, marrazki biziak eta txotxongilo filmak egin zituena, [[Txekoslovakia]]ko elezaharrak eta [[Hasek]], [[Txekhov]], [[Giovanni Boccaccio|Boccaccio]] eta, batez ere, [[William Shakespeare|Shakespeareren]]ren literatura lanetan oinarriturik.
 
Haren filmek ospe handia izan zuten mundu osoan eta txekiar animazio eskola ezagutarazi zuten. Filmak: ''Pérak a SS'' (1946, ''Jauzkaria eta SS''), ''Bajaja'' (1950), ''Císariu Slavik'' (1948, ''Enperadorearen urretxindorra''), ''Staré póvesti ceské'' (1952, ''Txekiar elezaharrak''), ''Obry vojak Svejk'' (1955, ''Svejk soldadu ausarta''), ''Sen noci svatojanské'' (1959, ''Uda gau bateko ametsa''), ''Kyberneticka babicka'' (1962, ''Amona zibernetikoa''), ''Ruka ''(1965, ''Eskua'').
252.705

edits