Richard Stone: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
Sir '''John Richard Nicholas Stone''' ([[Londres]], {{data|1913|8|30}} – [[Cambridge]], {{data|1991|12|6}}) britainiar ekonomialaria izan zen.
 
Ikasketak amaituta, broker gisa lan egin zuen [[Lloyd's of London|Lloyd's]] konpainiarentzat, 1936tik 1939ra. 1940-1945 bitartean Gerra ministroari lagundu zion ekonomista gisa. Orduan ondu zuen kontabilitate nazionalen sistemei buruzko bere teoria. Gerra amaitzean, unibertsitatera itzuli zen, [[Cambridgeko UnibertsitateUnibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitateko]]ko ekonomia aplikatuko sailaren zuzendari gisa, 1945etik 1955era. Gero, finantza eta kontabilitate irakasle izan zen, unibertsitate horretan bertan, 1955etik 1980ra. Ekonomiako Errege Akademiako lehendakari izan zen 1978-1980 bitartean. 1984ko urrian, [[Ekonomiako Nobel Saria|Ekonomia Zientzietako Nobel Saria]] eman zion Suediako Errege Akademiak, kontabilitate sistema nazionalei buruz egindako lanengatik, azterketa ekonomiko enpirikoaren oinarriak errotik hobetzen laguntzen dutelako. Britainia Handira [[Bigarren Mundu Gerra]]n zabaldu zen teknika hori, [[John Maynard Keynes]] ekonomia irakasle handiaren eraginpean. Gerra bukatu zenean, Nazio Batuen zuzendaritzapean, nazioarteko aditu talde baten buru izendatu zuten, kontabilitate nazionalen ereduak prestatzeko eta beste herrialde batzuetan aplikatzeko. Lanik aipagarrienak: ''The role of Measurement in Economics'' (1951, Neurketaren papera ekonomian); ''Social Accounting and Economic Models'' (1966, Kontabilitate soziala eta eredu ekonomikoak); ''Mathematical Models of the Economy and other essays'' (1970, Ekonomiaren eredu matematikoak eta beste zenbait saiakera); ''Aspects of Economic and Social Modelling'' (1980, Ekonomia eta gizarte ereduak).
 
== Erreferentziak ==