Linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
Oinarrizko eginkizuna betetzen dute [[Immunitate|erantzun immunearen]] jardueran.
 
Linfozitoak, odoleko gainontzeko zelulen antzera (leukozito guztiak, [[eritrozitoglobulu gorri|eritrozitoak]]ak eta [[plaketa]]k) hezurretako [[hezur-muin]]ean sortzen dira. Gero, linfozito mota bakoitza organo desberdin batera abiatzen da: [[timo]]ra, amigdaletara edota [[heste]] paretako Peyer-en plaketara. Organo horietan heltze prozesua garatuko dute.
 
Linfozitoak [[linfa]]n eta [[odol]]ean daude, eta baita [[gongoil linfatiko]]etan ere. Leukozito guztien %25 inguru dira, eta haien kopurua aldakorra da, norberaren osasunaren arabera (zenbait gaitzek, [[estres]]ak barne, kopurua jaisten dute; infekzio birikoa dagoenean, aldiz, kopuru hori igo egiten da).
17. lerroa:
Bi dira linfozito mota garrantzitsuenak: T linfozitoak eta B linfozitoak. Linfozito horiek ez dira [[fagozito]]ak, ez dute [[fagozitosi]] egiteko ahalmena. Hala ere, [[antigeno]] arrotzak ezagutu eta neutralizatzeko gaitasuna dute, fagozitoek ez dutena. Bestalde, antigeno batekin konbinatzerakoan fagozitoak ([[makrofago]]ak, batez ere) aktibatzen dituzte.
 
* T linfozitoak: [[hezur-muin|hezur muin]] gorrian sortu eta timorantz doaz ondoren, bertan heltzeko. Immunitate zelularraren erantzuleak dira: T linfozitoak gai dira antigeno bat ezagutzeko (behin berarekin topo egin bazuten) eta berari eraso egiteko. Gongoil linfatikoetan pilatzen dira.
Hiru mota daude:
** Tc linfozitoak (linfozito hiltzaileak): gai dira mikrobioak eta zelula arrotzak erasotzeko eta suntsitzeko.
29. lerroa:
== Hiesa eta linfozitoak ==
 
Giza Immunoeskasiaren Birusak ([[GIB]]), [[HIESHartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESaren]]aren eragileak, T linfozitoak suntsitzen ditu (Th linfozitoak, zehatzago). Jakina da linfozito mota horiek giza immunitatean betetzen duten funtsezko jarduera, immunitate zelularra ez ezik, immunitate humoralean ere parte hartzen dutelako (B linfozitoei lagunduz antigorputzak sortzen). Defentsa lerrorik gabe hiesaren birusak atea zabaltzen die gainontzeko [[mikrobio]]ei gaixo hiesduna jotzeko.
 
== Minbizia eta linfozitoak ==