Olaeta (dantzariak): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: «Kategoria:Euskal dantzak» kategoria «Kategoria:Euskal Herriko dantzak» kategoriara aldatzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
== Segundo Olaeta Mugartegi ==
 
Bizkaitar musikagilea eta koreografoa (Gernika, 1896 - Miarritze, 1971). Bere jaioterrian egin zituen musikako lehen ikasketak, [[Seber Altube]] idazle eta filologoa irakasle zuela. Bartzelonara joan zen ondoren, eta kontrapuntu, fuga eta instrumentazioko ikasketak egin zituen. 1920. urtean, Gernikako Udal Musika Bandako zuzendari izendatu zuten. Dantza-talde bat osatzen hasi zen garai hartan, eta Euskal Herri osoan zehar arrakasta handia izan zuen ''[[Elai-Alai (argipena)|Elai-Alai]]'' dantza taldea sortu zuen. Taldeak antzezturiko obren artean baziren Olaetak berak konposatuak: ''Meza Osteko Jaya, Donibane Gaba, Estei-taldea, Kandelario, Agate-Deuna'' eta ''Jaun Zurian Zinegitea'', besteak beste. Frantziako eta Belgikako hiri garrantzitsuenetan egin zituen emanaldiak Olaetaren ''Elai-Alai'' dantza-taldeak. Geroago, Miarritze, Baiona eta Donibane Lohizuneko Euskal Dantzetako Akademien zuzendaria izan zen. 1950. urtean, Victor eta Lourdes seme-alabekin, ''[[Ballets Olaeta]]'' dantza-taldea eta eskola sortu zituen Bilbon. Taldeak Madril, Bartzelona, Bilbo eta Oviedon antzeztu zituen euskal musikagileen ([[Jose Gonzalo Zulaika|Aita Donostia]], Uruñuela, Aranbarri, Guridi) obrak eta euskal kutsuko musika: ''Aurresku de anteiglesia, Cortejo suletino o Mascarada suletina, Sagar-Dantza'' eta abar. Ballet horrek Europako (Londres, Amsterdam) eta Ameriketako (Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Venezuela, Puerto Rico, Jamaika) hiri nagusietan jarduteko kontratuak izan zituen 1965 eta 1967 urteetan.
 
== Javier Olaeta Torrezuri ==