Augusto II.a Poloniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 4 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q53437 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Louis de Silvestre-August II.jpg|thumb|right|250 px|Augusto II.a Poloniakoa, ''Sendoa'']]
 
'''Augusto II.a Poloniakoa''' edo '''Augusto II.a ''Sendoa''''' (alemanez, ''August II der Starke''; polonieraz, ''August II Mocny''), '''Federiko Augusto I.a''' izenarekin ere ezaguna ([[Dresden|Dresde]], 1670 - [[Varsovia]], 1733) Saxoniako hautesle (1694-1733) eta Poloniako errege (1697-1733) izan zen.
 
== Biografia ==
Augusto Dresden jaio zen, 1670ean, eta Joan Jorge III.a Saxoniakoaren semea zen. Anaia hil ondoren, [[Saxonia]]ko hautesle egin zen. Katoliko egiten da Joan III.a Sobieski erregea hil ondoren, [[Polonia]]ko errege izan ahal izateko. Horrela, 1697an, ''szlachta'' delakoak Polonia-[[Lituania]]ko errege izendatu zuen; horrek Errusia eta Suediarekiko etsaitasuna ekartzen dio. Erreforma politikoak egiteari ekin zion; besteak beste, Polonian dinastia sortzeko ideia bultzatu zuen, horrela tradiziozko monarkia hautatzailea alde batera utzi nahi baitzuen. Ordura arte, ''szlachta'' delakoak edo aristokrazia poloniarrak erabakitzen zuen zein izango zen hurrengo erregea.
 
Haren erreforma-nahiak bertan behera geratu ziren 1701ean, [[Iparraldeko Gerra Handia]] hasi zenean. Gerra horretan Polonia [[Danimarka]]rekin elkartu zen, Suediaren aurka egiteko. Poloniako tropek porrot handiak izan zituzten, gerra hasi eta berehala, eta, 1706an, Augusto erregetzatik kendu eta haren ordez Estanislao I.a Leszczynski Suediaren aldekoa jarri zuten. [[Poltavako Guduagudua|Poltavako Guduaren]]ren ondoren, errusiarrek suediarrak garaitu ondoren, berreskuratu zuen tronua.
 
Tronura itzulita gero ere, jarraitu zuen Polonia-Lituanian ''szlachta'' delakoen pribilegioak gutxitu eta absolutismo erreala jartzeko ahaleginekin. Bi urteko benetako gerra zibilaren ondoren, amore eman behar izan zuen, eta ''szlachta'' delakoek beren pribilegioak berreskuratzea onartu behar izan zuen.