Josep Maria Subirachs: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
fitxategi
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:JOSEP MARIA SUBIRACHS, ESCULPTOR (14953130084).jpg|thumb|Josep Maria Subirachs.]]
[[Fitxategi:Standbeeld Plaça de Catalunya.JPG|thumb|''Monumentua Macià Lehendakariari'', Plaça Catalunya, Bartzelona.]]
'''Josep Maria Subirachs i Sitjar''' ([[Bartzelona]], {{data|1927|3|11}} - ''[[ibidem]]'', {{data|2014|4|7}}) [[Katalunia]]ko eskultore eta margolaria izan zen. Irudi-, fundizio- eta mekanika-lantegietan hasi zen ofizioa ikasten. 1942 eta 1947 bitartean [[Enric Monjo]] eskultorearekin ikasi zuen, eta gero [[Enric Casanovas]]en lantegian hasi zen lanean; Casanovas azken [[mediterraneismo]]aren berritzaileen taldeko kidea zen, eta Subirachsek haren ikasletzat eduki du beti bere burua. 1951n Kataluniako berrikuntzaren eskultoreen taldeko kide gisa agertu zen, [[Alberto Giacometti|Giacometti]] eta [[Ángel Ferrant]]en eraginpean egin zituen lan batzuei esker, [[LeonLeón (Espainia)|Leongo]] Virgen del Camino santutegiko fatxada eta ateko eskulturei esker, besteak beste. Hurrengo urteetan, 1956. urtea arte, [[Paris]]en, [[Belgika]]n eta [[Alemania]]n izan zen, ikasketak sakontzen. Urte horietan, figurazioa alde batera utzita, arte abstraktuan murgildu zen, eta [[terrakota]], burdina eta [[hormigoi]]a bezalako materialak lantzen hasi zen. Garai hartakoak ditu, adibidez, ''Forma 212 ''(1957) edo ''Tekel'' (1958). 1957. urtetik aurrera forma geometrikoagoak erabili ditu, "ziriak" eta "tenkadurak" sailetan, besteak beste. Material mota desberdinak erabiltzen dituenez, bere obretako asko eskultura ''[[collage]]''tzat har daitezke, eta klasikoen aipuez, giza aztarnez edo irudi geometrikoez hornituak izaten dira. Giza gorputzaren oso ideia berezia du, gainera. Monumentu publiko asko egin ditu, horietako asko Bartzelonan. Askotan, gainera, bere abertzaletasunaren erakusgarri dira: Montserrateko Kaperarako erliebeak; [[Francesc Macià]]ren eskultura [[Vilanova i la Geltrú]]n; [[Antoni Gaudí|Gaudíren]] [[Familia Santuaren tenplua|Familia Santuaren]] Nekaldiaren fatxadarako eskultura eztabaidagarriak. Bere obra museo ospetsuenetan aurki daiteke, [[Bilboko Arte EderretakoEder Museoa|Bilboko Arte Ederretako Museoan]]n, besteak beste.
 
2005ean topaturiko [[134124 Subirachs]] asteroideak bere izena dakar.