Alison eta Peter Smithson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 9 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q547644 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
Peterrek Durhamgo Unibertsitatean eta Londresko Royal Academy delakoan egin zituen Arkitekturako ikasketak, eta 1950ean eskuratu zuen titulua, Country Council School Division eskolan. Harrezkero, Allison Margaret Gill bere emaztearekin batera lan egin zuen. Oro har, 1950eko hamarraldiaren amaierako eta 1960ko hamarraldiaren hasierako [[neobrutalismo]] joeraren baitako artista gisa hartuak dira, Henderson eskultorearekin eta [[Eduardo Paolozzi]] argazkilariarekin batera.
 
1950eko hasierako lanetan aipagarria dute ''Smithdon High School'', Bigarren Hezkuntzako Hunstantongo Eskolaren lehiaketarako proiektua (1949-1954), Norfolken, [[Ludwig Mies van der Rohe|Mies van der Roheren]]ren estilo garbizaleari jarraituz osatua, zeinetan agertzen baitira neobrutalismo mugimenduaren oinarriak: egituraren eta eraikuntzaren osagaien artikulazio ahalik eta adierazgarriena lortzeko kezka, adibidez. Joera horri jarraitu zioten 1952an egindako [[Soho]]ko etxebizitzetan. Harrezkero, arkitektura molde berrizaleak erabili zituzten, adibidez Coventryko katedralean (1957), Londresko Golden Laneko etxebizitzetan (1952), etab.etan. Golden Lanen, [[Le Corbusier]]ren eta haren hiria egituratzeko etxebizitza, lana, aisia eta garraioa oinarri hartzearen kontra aritu ziren, eta, horien ordez, etxea, kalea, barrutia eta hiria proposatu zituzten.
 
Lan aipagarriak egin zituzten, besteak beste, 1953ko Congrès International d'Architecture Moderne delakoan (CIAM, Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Biltzarra), 1956ko ''This Is Tomorrow'' ("Hau da bihar") erakusketan, urte hartan bertan ''Daily mail ideal Home exhibition'' erakusketan eta CIAMen, zeinetatik atera baitzen Team X edo Team 10 taldea (Aldo van Eyck, Jaap Bakema, Georges Candilis, Shadrach Woods, John Voelcker, Willian eta Jill Howell eta Alison eta Peter Smithson).