Korčula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
40. lerroa:
Aintzinatik izan da ezaguna Korčula. [[Neolito]] garaiko aztarnak aurkitu dira bai eta [[fenizia]]rren eta [[grezia]]rren herrixkak ere. Irlaren izen zaharrenetakoa den ''Korkyra Melaina'' izenak Korfu beltza esan nahi du, Greziako [[Korfu]] irlaren antza zuelako eta bertatik pinu beltzaren egurra lortzen zelako itsasontziak egiteko.
 
[[Erromatar Inperioa]]n [[Dalmazia]] probintzian sartuta egon zen. 600 urtearen inguruan [[avaro]]ak eta ondoren [[eslaviar]]rak kroaziaz jabetu zirenean italiar jatorriko jendea uhartetan (Korčula esate baterako) eta [[Neretva]]ren deltan babestu zen. Irlara iritsi ziren eslaviarrei Neretvatar deitu zitzaien eta beste eslaviarrak baino lehenago [[Kristautasunakristautasun|kristautu]] ziren.
 
Korčularen garrantzi geoestrategikoa zela eta, bere historian borroka eta ondorioz jabe ugari ezagutu izan ditu. Kroazia, Bizantzio, Ragusa, Hungaria, Genova eta Veneziaren menpe egoteaz gainera XIII mendean denbora tarte laburrean askea ere izan zen.