Pedro Antonio Añibarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
 
== Añibarro eta bizkaiera ==
Añibarrok, [[Joan Antonio Mogel|Mogelek]]ek eta [[Bartolome Madariaga|Frai Bartolomek]] bezala, bizkaiera erabili eta landu zuen bere lanetan, euskalki honetaz literatura hizkuntz ereduzko bat moldatuz, ordura arte bizkaieraz idatzirikoa gutxi eta han-hor-hemen zabaldua baitzegoen.
 
Añibarro eta Mogel bat zetozen Bizkaian bertako euskalkia erabili behar zela eliz zereginetan: hala sermoietan nola katekesi liburuetan. Idazterakoan zein bizkaiera mota behar zen, ez zeuden ados. Izan ere Añibarrok zabalago eta, gaurko ikuspuntutik, zentzudunago jokatzen zuen, artikuluak eta hitzen bukaerak ondo bereiziz, lekuan lekuko fonetismoak gaitzetsita; Mogelek, berriz, herrian –[[Markina-Xemein|Markinan]]– hitz egin eta entzun bezalaxe idazten zuen, bitxikeria fonetiko guztiak maila idatzian ere gordetzen zituela. Añibarro [[Manuel Larramendi]]ren mireslea zen, haren eragina maila teorikoan nabarmena izanik; euskarazko liburuetan, berriz, gutxitan erabili zituen hark sorturiko neologismoak.
29. lerroa:
Berak egindako [[ebanjelio]]en itzulpena, osoa nahiz zatiren batena, idazle askoren ikerlana izan da.
 
Bakar batzuk aipatzearren, [[Salaberri Ibarlakoa]]ren [[Mateoren Ebanjelioa|San Mateoren ebanjelioaebanjelioaren]]ren itzulpena dugu, behe-nafarreraz, [[Luis Luziano Bonaparte|Bonaparte printzeak]] argitaratu zuena hamabi ale kaleratuz. [[1856]]an, [[zuberera]]z, [[Emmanuel Intxauspe]]k itzuli zuen San Mateoren ebanjelioa, Bonapartek ordaindu eta beste hamabi aletan banatuz. Añibarroren eskuizkributan gordetzen denaz gain, [[Joakin Lizarraga|Elkanoko Lizarragak]] ''Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarren guisara. Don Joaquin Lizarragac euscaran itzulia itzez itz, daiken diña, egiaren amorez, ta Luis Luciano Bonaparte principeac arguitara emana'' liburua [[1868]]an argitaratu zuen Bonaparteren laguntzaz. [[1838]]an Oteiza medikuak [[Lukasen Ebanjelioa|San Lucasen ebanjelioaebanjelioaren]]ren itzulpena argitaratu zuen Madrilen George Borrowek eskatuta. Badira, era berean, lan horretan jardun duten beste idazle gehiago ere, hala nola, [[Manuel Arriandiaga]] bizkaitarra, etab.
 
Aurrekoak bezala argitaratzeke gelditu zen ''Artzai-Adibideac'', Toledoko artzapezpikuaren gutun pastoral baten itzulpena. Añibarroren estiloa didaktikoa da, gauzen azalpena helburu duena, argia baina ez distiratsua; sinonimoak pilatzera jotzen du, eta honek alde batetik hizkuntzari aberastasuna badakarkio, halako astuntasuna damaio bestetik.