«1812ko angloamerikar gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
(→‎Emaitza: Ondorioak)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
Mugak lehengo horretan geratu ziren, eta alderdi biak garaile sentitu ziren. Kanadakoak (britaniarren kolonia) pozik zeuden, hegoaldeko errepublika berriak menperatu ez zituelako. Estatubatuarrek ere nazio-batasunaren espirituaren indar handia ospatu zuten, baita nazioartean ahaltsuak zirela erakustearren ere. Armada indartsu bakar bat sortzearen aldeko apustua sendotu egin zen, baita botere federala ere aldi berean.
 
Gerrako zorraren mamuak berriz astindu zuen errepublika berria, eta errepublikarrak nahi ez zuten zuloan sartu ziren: bankuen maileguen eta nazioarteko finantzen menpeko bihurtzea. 1816an, [[Estatu Batuetako Bigarren Bankua]] sortu zen kongresuaren erabakiz; 20 urteko baimenaldia eman zitzaion. [[Alderdi Federalista (AEB)|Alderdi Federalista]] desagertu egin zen gerra osteko urteetan, eta Alderdi Errepublikanoa geratu zen jaun eta jabe. Aldiz, biziki areagotu ziren [[Jeffersondar demokrazia|errepublikar]]ren barneko kontraesanak, eta hainbat fakzio desberdin agertu.
 
Gerraren amaierak berretsi egin zuen Estatu Batuen mendebaldeko hedakuntza [[James Madison]]ek Napoleoni Louisiana erosi ondoren. Era berean, zapuztu egin zuen betiko amerindiarrek Estatu Batuen estatu-funtzionamenduaren antzeko estatu bat, Ohioko lurraldean, sortzeko azken aukera (britaniarrekin aliatu ziren gerran).
252.705

edits