Ingeles lorategi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Ingeles lorategiak natura idealizatu bat eraikitzen du, maiz [[Claude Lorraine]] eta [[Nicolas Poussin]] pintoreen paisaietan inspiratua. Lorategi-estilo honetan aurkitu ohi diren elementuak dira [[aintzira|laku]] bat, gorabehera leunak egiten dituzten malda apaleko belardi zabalak, tenplu klasikoen itxurako eraikuntzak, zubitxoak eta bestelako elementu arkitektonikoak, landa-paisaia idiliko bat eskaintzeko asmoz diseinatuak.
 
XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.
15. lerroa:
Ingeles lorategian garrantzi handikoa da ''pintoresko'' kontzeptua. Izenak berak aditzera ematen duenez, kontzeptu hau lotuta dago pinturarekin; alegia, margolanekin. Izan ere, ingeles lorategiak zeharkatzen dituzten bidexka bihurgunetsu eta kiribilduak antolatu ohi dira halako moduan non ibiltariari aukera ematen baitiote elementu natural deigarri bat (eta, beraz, margolari bati bere koadroan irudikatzeko modukoa irudituko litzaiokeena) ondo ikusteko: zuhaitz arraro bat, edo kolore bereziko hostoak dituena, urmael bat, belaze bat, erreka bat, amildegi bat, eta abar. Bideak antolatuta daude ibiltariari elementu horien ikuspegirik gozagarriena eskaintzeko moduan. Eta ikuspegi hori lantzen da margolan bateko arau berberei jarraituz: bolumenak orekatzea bilatuz, koloreen eta landareen barietatea eta bat etortzea...
 
Ingeles lorategia horrelako ikuspegiak eskaintzen dituzten behatokien arabera antolatuta dagoenez, lorategi-estilo honen diseinatzaileek, lurzoruaren ezaugarriak "zuzendu", "egokitu" edo "txukundu" egin beharrean, ezaugarri horiei etekina ateratzen diete. Horrela, erliebe handiko puntuak behatoki bihurtzen dituzte, eta hondoraturiko tokiak, [[haitzulo|kobazulo]].
 
Ingeles lorategian, helburua da ibiltaria askatasunez mugitzea alde batera eta bestera, "eguraste poetiko" batean; horregatik, ez dago lerro zuzeneko etorbiderik, ibiltariaren nondik-norakoa gidatzen duenik; aitzitik, bideak bihurgunetsuak dira, eta sorpresari eta toki ezberdinen deskubrimenduari ere garrantzia eta zeresana ematen zaio.