Geirangerfjord: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Geirangerfjorden lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Geirangerfjord''' [[Norvegia]]n kokatuta dagoen fiordo bat da, [[More og Romsdal]] konderriaren hegoaldeko muturrean, [[Sunnmore]] lurraldean. [[Storfjord]] izeneko fiordoaren 15 kilometroko adar bat da. Fiordo honen buruan, [[Geiranger]] izeneko herrixka dago.
 
Fiordoak dira Norvegiako toki turistikoenetako eta bisitatuetako bat, eta [[UNESCO]]ren [[Gizateriaren Ondareondare|Gizateriaren Ondarearen]]aren zerrendan dago, [[Nærofjord]]ekin batera.
 
Fiordo hau, [[Akerneset]] mendiaren mehatxupean dago uneoro. Izan ere, mendi honek higadura jasaten du. Mendia fiordorantz amilduko balitz, gertu aurkitzen diren Geiranger eta [[Hellesylt]] herrixkak hamar minutuan erabat hondoratuko lituzkeen tsunami bat eratuko litzateke.
 
Fiordoan zehar, bertan behera utzitako hainbat landetxe dago. ''Storfjordens venner'' izeneko elkarteak eraman du toki hauen zaharberritzea. Ohi, gehien bisitatuak direnak, honako hauek dira: [[Skagefla]], [[Knivsfla]] eta [[Blomberg]]. Skageflara, oinez hel daiteke Geirangerretik. Besteetara heltzeko, berriz, ontzian joan behar da. Gainera, fiordo honek, [[ur-jauzi|urjauzi]] harrigarri batzuk ere baditu.
 
Kotxe garraioa, turismo bidaia ere badena, [[Fjord1]]en bidez egiten da. Fiordoaren luzera osoan zehar doa, Geiranger eta Hellesylt herrixken artetik.