«Rastafari mugimendua»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
== Rastafariak eta raggaea ==
 
''Sinistu behar duzu. Kale gorrian zaude, txabola zikin batean, sosik gabe, lanik gabe, eta etorkizuna zure azaleko kolore iluna baino ilunagoa da. Beltza zara, basatia, historiarik gabea, oroimenik gabea eta duintasunik gabe bizi zara kale gorrian. Sinistu beharra duzu, sinistu nahi duzu. Entzun al duzu? Afrikan Ras Tafari Makoken izeneko [[etiopia]]r bat koroatua izan da. Haile Selassie da! Erregeen Errege, Jaunen Jaun, Judako Lehoi Konkistatzailea... [[Jainko]]aren semea! Munduan zehar indarrez sakabanatutako [[afrika]]r [[esklabotza|esklabo]] guztiak askatu eta Afrikara, etxera bueltan eramango ditu. Etxera bueltatuko zara eta aske izango zara. Rastafariren gotzainek bidea erakutsiko dizute, Jah da zure jainkoa, Babilonian bizi zara eta infernu honetatik aterako zaitu.''
 
[[Erlijio]] gehienekin gertatu bezala, rastafarismoak ere interpretazio asko ditu, eta urteekin aldatuz joan dira. Aldaketarik gabe mantendu direnak ere egon badaude, eta rasta gehienek errespetatzen dituzte, gutxi gorabehera. Adibidez, rastafariek debekatuta dute [[alkohol]]a edatea, [[tabako]]a erretzea eta [[arrain]]a edota haragia –bereziki [[txerri]]kia– jatea. Gatza ere debekatuta dute. Gorputzaren eta arimaren garbitasuna adierazteko ''Itzal'' hitza erabiltzen dute, naturala, garbia ez den guztiak izpiritua zikintzen duelako eta ezin dute onartu. Rasta erlijioaren jarraitzaileen paradisuak Zion du izena. Hiltzen direnean, beraz, Zion izeneko lurraldera doazela uste dute.
Elikadura kontuetan dituzten debekuez gain, rastafariek debekatua dute [[ile]]a, [[bizar]]ra edota gorputz-atalak moztea ere. Hau dela eta ilea neurrigabe hazten zaie, eta beltzek ilea oso kizkurra dutenez, ''txurroak'' sortzen zaizkie. ''Txurro'' hauei ''“dreadlock”'' deitzen diete rastafariek.
 
Arau eta betebehar hauek zintzo jarraitzea konpromiso erlijiosoaren eta fededun zintzoaren adierazgarri dira. Hala ere, azkenean bakoitzak ahal duen neurrian edota nahi duen heinean betetzen ditu eta ezin da orokortu. ''Txurroak'' daramatzaten guztiak ez dira rastafariak. Estetikoki gustatzen zaizkielako eramaten dituzte askok eta gauza bera gertatzen da marihuanarekin. Erretzaile guztiak ez dira rastak eta belar “sakratua” erretzen duen guztiari ez zaio derrigor reggae musika gustatu behar. Eta alderantziz: reggaearen zale guztiek ez dute nahitaez erretzaile amorratuak izan beharrik, nahiz eta askok hala uste duen. Ukaezina da, ordea, [[reggae]] musikak, rasta erlijioak eta [[marihuanacannabis (droga)|marihuanak]]k lotura estua dutela.
 
=== Ganja ===
252.705

edits