Joxemi Zumalabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
'''Joxemi Zumalabe Goenaga''' ([[Donostia]], [[1950]]eko [[urriaren 14]]a - [[1993]]ko [[urtarrilaren 12]]a) , kazetaria, marrazkilaria eta enpresaburu euskaltzalea izan zen, euskalgintzako eragile funtsezkoenetako bat.
 
''[[Argia (aldizkaria)|Zeruko Argia]]'' aldizkarian hasi zen kazetari lanetan, eta 1979an astekariak ''Argia'' izena hartu eta norabide berria hartu zuenean bera izan zen bultzatzaile nagusienetakoa. ''[[Euskaldunon Egunkaria]]''ren sortzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetakoa ere izan zen.
 
== Bizitza ==
22. lerroa:
Bere aita kultur eragile garrantzitsua zen garai hartako Donostiako giro euskaltzale eta abertzalean. Zeruko Argia aldizkaria berpizten eta ikastolak sortzen ([[Santo Tomas Lizeoa]]ren bultzatzaile nagusienetakoa izan zen, [[Koldo Mitxelena]] eta [[Karlos Santamaria]]rekin batera) ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Pintorea ere bazen, besteak beste [[Jorge Oteiza]]ren gaztetako laguna.
 
Familia giro [[abertzaleabertzaletasun|abertzalean]]an hezi zen Zumalabe. Hiru urte zituela hasi zen ikastolan. Karmele Esnal irakasleak [[Artzain Onaren Plaza]]n zuen lokalera joaten zen egunero. Ikastola klandestinoa zen artean. Esnalen eskolak bi urtez hartu ondoren, bost urte zituela [[Elbira Zipitria]]ren etxera pasatu zen, Donostiako Parte Zaharrean. Bederatzi urte bete arte aritu zen Zipitriaren eskoletan. Halabeharrez Sagrado Corazon ikastetxe erlijiosora joan behar izan zuen urtebetez.
 
Hamar urte egin zituenerako ordea, bere aitak [[Karlos Santamaria]] eta [[Koldo Mitxelena]]ren laguntzaz Santo Tomas Lizeoa sortua zutenez, hara joan zen ikastera. 1960. urtea zen. Ikaskide izan zituen, besteak beste [[Rafa Egiguren]] eta [[Antton Santamaria]]. Irakasleen artean berriz [[Rikardo Arregi (kazetaria)Aranburu|Rikardo Arregi]] eta [[Ramon Saizarbitoria]] zeuden beste askoren artean. Azken horien eragina erabakigarria izan zen Zumalaberen euskaltzaletasunean.
 
=== Lehen urratsak prentsan eta kulturgintzan ===
 
[[1966]]an hasi zen Joxemi Zumalabe ''Zeruko Argia'' aldizkarian idazten, Antton Santamaria eta Rafa Egiguren ikaskideekin batera. [[Ramon Saizarbitoria]]k eta [[Rikardo Arregi (kazetaria)Aranburu|Rikardo ArregiArregik]]k garai hartan ''Gazte naiz'' izeneko saila zuten aldizkarian eta ''Hemen gazteagoak'' izeneko saila sortu zuten Santo Tomas Lizeoko ikasleentzat. Geroago aldizkariko nazioarteko sailean idazten hasi ziren. Idatzi baino, itzulpen lana zela diote orduko lankideek. Rafa Egigurenek azaldu izan duenez, Alderdi Ederren Rikardo Arregirekin hitzordua egiten zuten. ''[[Nouvel Observateur]]'' aldizkariaren zenbakiak banatzen zizkien Arregik gazteei eta bakoitzak zein artikulu kopiatuko zuen erabakitzen zuten.
 
[[1968]]an [[Bartzelona]]ra joan zen [[Arkitektura]] ikasketak egitera, baina aurreneko maila bukatu gabe itzuli zen Donostiara [[1969]]an. Giro politikoa nahasia zegoen, besteak beste [[TxabiXabier Etxebarrieta|Txabi Etxebarrietaren]]ren hilketaren ondoren. Zumalaberentzat gertaera lazgarria izan zen hura, besteak beste Etxebarrieta ezagutu zuelako. 1970eko lehenengo urteetan legez kanpoko kantaldiak egiteko egitasmo bat jarri zuen abian, Kintxo Sarasola, Mikel Arregi, Gabriel Gurrutxaga, Xabi Larrea, Mikel Intxausti, Joxerra Beloki, Itziar Salegi, Marta Barandiaran eta Joxemari Ostolazarekin batera. [[Resurreccion Maria Azkue|Resurreccion Maria de AzkueAzkueren]]ren kantutegia hartu eta herriz herri ibili ziren gitarra eta panderoz lagunduta kantatzen. Dena dela, [[Burgosko prozesua]]ren garaiak ziren, eta salbuespen-egoerek ez zuten kantaldiak antolatzeko bidea erraztu. Hasi eta urtebetera banatu zen kantaldiak antolatzen ibili zen talde hura.
 
[[1972]]an soldadutza egin zuen eta handik bueltan Ordizian hasi zen lanean Gaztañaga galdarategian. [[1976]]. urtera arte aritu zen han lanean, Donostiako ''Egia Fotocomposición'' inprimategian lana eskaini zioten arte. Enpresa horrek ''Zeruko Argia''rentzat lanak egiten zituen eta Zumalabek aldizkarian lanean ari zirenak ezagutzen zituen: [[Pilar Iparragirre]], [[Elixabete Garmendia]], ''Rotu'' Astrain eta Joxemari Ostolaza, besteak beste. Azken horrek eskaini zion 1977an aldizkarian lanean hasteko. Aldizkariaren diseinuan eta muntaian hasi zen lanean eta beranduago hartu zituen marrazkien ardura eta azalarena.