Pierre Curie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Pierre Curie lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
1894an, [[simetriaren printzipio unibertsala]] enuntziatu zuen, fenomeno fisiko baten kausan dauden simetriek haren ondorioetan ere badaudela dioen printzipioa.
 
Doktoretza egiten ari zela, [[magnetismoa]] hartu zuen aztergai nagusi, [[ferromagnetismoa]], [[paramagnetismoa]] eta [[diamagnetismoadiamagnetismo]]a, zehazki. [[Kuartzo piezoelektronikoa]]ren propietateak ere anaiarekin batera deskribatu zituen, eta doitasun-balantza zehatz bat asmatu zuen fenomeno magnetikoak aztertzeko. Azterketa horien emaitza aipagarri bat tenperaturak paramagnetismoaren gainean duen efektua izan zen, gaur egun [[Curieren lege]] gisa ezagutzen dena. Horrez gainera, konturatu zen substantzia ferromagnetikoek izaera ferromagnetikoa galtzen dutela tenperatura jakin batetik gora; [[Curieren tenperatura]] deritzo horri.
 
1895ean, Marie Sklodowska fisikari poloniarrarekin ezkondu zen, gerora [[Marie Curie]] edo Madame Curie gisa ezagun egin zen zientzialariarekin. Handik aurrera, elkarrekin jardun zuten: erradioaktibitatea aztertu zuten, eta gogor lan egin zuten [[polonioa]] eta [[radioa]] isolatzeko.