Luzio Emilio Paulo Mazedoniko: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: hizkuntza arteko 28 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q298168 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Luzio Emilio Paulo Mazedoniko''' ([[latin]]ez ''Lucius Aemilius Paullus Macedonicus'') ([[K. a. 229]] - [[K. a. 160]]) [[Antzinako Erroma]]ko politikaria eta jeneral nabarmendua izan zen, bitan [[ErromakoErromatar Errepublika|Errepublikako]] [[Erromako kontsul|kontsula]] izan zena.
 
''Aemilii Paulli'' izeneko senide [[patrizioak|patrizio]] aberats eta zaharrean jaioa, Mazedonikoren aita [[Luzio Emilio Paulo]] izan zen, [[Hanibal]]en aurka [[Cannaeko gudua]]n borrokan hil zen kontsula.
 
[[K. a. 193]]an hasi zen Mazedonikoren ibilbide politikoa. [[Lusitania]]rren kontra borrokatu zuen eta [[K. a. 182]]an izendatu zuten kontsul lehendabiziko aldiz.
 
[[Mazedoniako Hirugarren Gerra]] [[K. a. 171]]n piztu zen. [[Mazedonia (argipena)|Mazedoniako]]ko erregea zen Pertseok [[Publio Lizinio Kraso]] buru zuen armada erromatarra garaitu zuen [[Kalizinoko gudua]]n. Hurrengo bi urteetan gatazkak jarraitu zuen bi alderdiek emaitza erabakiorrik erdietsi gabe. [[K. a. 168]]an Mazedoniko izendatu zuten kontsul bigarren aldiz, eta Mazedoniako gerraren gaineko ardura eman zitzaion. Hala, [[ekainaren 22]]an [[Pidnako gudua]] irabazi zuen: Mazedoniako Pertseo preso hartu zuen eta gerra bukatu zen. Mazedoniako erresuma deseginda, erromatar probintzia bihurtu zen. Herritarritar andana esklabu hartu zituzten erromatarrek eta bertan italiarren koloniak kokatu zituzten. Erroman, Mazedonikori egundoko harrera egin zioten, eta [[Erromako Senatua|Senatuak]] "Macedonicus" goitizena eman zion.
 
[[K. a. 160]]an hil zen Mazedoniko, zentsorea zelarik.
252.705

edits