Tuareg matxinada (1916-1917): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
26. lerroa:
'''Tuareg matxinada''' edo '''Kaocen matxinada''' [[1916]] eta [[1917]] artean [[Niger]]ko [[tuareg]]ek [[Frantziar Inperio Koloniala|Frantziako Inperio Kolonialaren]] aurka [[Aïr mendiak|Aïr mendietan]] eginiko matxinadaren izena da.
 
[[Ag Mohammed Wau Teguidda Kaocen]] ([[1880]]-[[1919]]) [[Sanusiya]] izeneko ordena [[sufismo|sufi]] anti-frantziarreko kideak gidatu zuen. Kaocen [[Ikaskazan]]eneko konfederazio tuaregeko burua (''Amenokal'') zen. [[1909]]tik aurrera indar kolonialen aurkako hainbat borrokaldietan parte hartu zuen, gehienak garrantzirik gabekoak. [[1914]]an bere ordenako buruak [[Frantzia]]ren aurkako [[jihad]]a deitu zuen [[Kufra Fezzan]]eko [[oasi]]an (gaur egun, [[Libia]]) eta hor hartu zuen Kaocenek garrantzia. [[Agadez]]eko [[sultan]]a zen Tagama europearren alde geratu zen eta bere laguntzarekin matxinada itotzea lortu zuten.
 
Kaocen eta bere anaia [[Mokhtar Kodogo]]k gidatutako mila bat gizon eta [[Italia]]ri lapurtutako kainoi batekin [[Agadez]] setiatu zuten [[1916]]ko [[azaroaren 17]]an eta hainbat etsairen aurka irabaztea lortu zuten. Air inguruko hiri garrantzitsu guztiak eureganatu zituzten, [[Ingall]], [[Assodé]] eta [[Aouderas]] batne, hiru hilabetez lurraldearen kontrola izanez. [[1917]]ko [[martxoaren 3]]an [[Zinder]]retik bidalitako zutabe batek [[Agadez]] setiotik askatu zuen. Ondoren matxinoei laguntza eman zieten herrien aurka oldartu eta 130 pertsona exekutatu zituzten.
 
Kaocenek iparralderako bidea egin zuen, baina [[1919]]an [[Murzuk]]en atxilotu eta urkatu zuten. Bere anaia frantziar indarrek hil zuten [[1920]]an, [[Tubu]] eta [[FulaniFula etnia|Fulanien]]en artean gidatzen zuen errebolta bat [[Damagarameko Sultanerria]]n garaitua izan zenean.
 
[[Kategoria:Tuareg]]