Raimundo Gilen V.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Raimundo Gilen IV.a]]ren semea zen. Ez zion men egin [[Henrike III.a Ingalaterrakoa|Henrike III.a]] Ingalaterrako erregeari, aurrekoek bezala; leialtasuna eskaini zion [[Tibalt I.a Nafarroakoa|Nafarroako erregeari]], Biarnoko edo Akitaniako jaun eta dukeen aurkako auzietan. Laguntza handia eman zion Nafarroako erregeari gaur egungo Nafarroa Behereko lurraldeetako jaunen onespena lortzen. 1249an ez zion jaramonik egin [[Simon MonfortekoaMontfortekoa|Simon Monfortekoak]]k Ingalaterrako erregea onar zezan eginiko deiari, eta urte berean sartu ziren ingelesak Zuberoan. Gatazkek zortzi urte iraun zuten, eta 1257an Liginagako jaunak Ingalaterrako erregearen alde jarri eta [[Mauleko gaztelua]] setiatu zuen. Setioan hil zen Raimundo Gilen V.a. [[Oier III.a]] haren semea jazarri zen hurrena ingelesen aurka, eta 1261ean izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, uko egin behar izan zion Zuberoari, Landetako lurralde batzuen truke. Nafarroara joan zen Oier III.a eta [[ErradaArrada|Erradako]]ko jaurgoa eman zion Nafarroako erregeak. Horren ondoren nagusitu ziren Zuberoan bizkonde biarnesak.
 
== Erreferentziak ==