Grekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Jed (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
| sinadura = El Greco autograph.svg
}}
'''Domenikos Teotokopulos''',<ref name=EIMA>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> [[greziera]]z Δομήνικος Θεοτοκόπουλος ([[Heraklion]], [[Kreta]], [[1541]] - [[Toledo]], [[Espainia]], [[1614]]), '''''Greco'''''<ref name=EIMA/> («[[grezia]]rra») ezizenaz ezaguna, [[Pizkundea|Pizkunde]] amaierako margolaria izan zen, helduaroko lanetan oso estilo pertsonala garatu zuena. Espainiar margolaritzako maisu handia izan zen, baina haren estilo guztiz berezi, dramatiko eta espresionista ez zuten bere garaikideek inoiz ondo ulertu, modernoegia bide zelako. Horregatik, askoz geroago, [[XX. mendemendea]]ann, lortu du merezi zuen ospea.
 
== Biografia ==
18. lerroa:
Greco 1541n jaio zen, [[Heraklion|Candia]] hirian (gaur egun [[Heraklion]]), garai hartan [[Veneziako Errepublika]]ren jabetzakoa zen [[Kreta]] uhartean. 26 urte arte bertan bizi izan zen eta uhartean indarrean zegoen [[Kretar Eskola|post-bizantziar]] estiloan, [[ikono]]ak margotzen hasi zen. [[1563]]ko margolari maisua zen<ref>[http://www.museodelprado.es/enciclopedia/enciclopedia-on-line/voz/greco-el-domenicos-theotocopoulos/. El Greco] Museodelprado.es</ref>
 
[[1567]]an, veneziar hiritarra izanik, ikasketak [[Venezia]]n egitea erabaki zuen. [[Tiziano]]ren estudioan sartu zen, zeina baitzen une hartan hiriko margolari nagusia. [[Erroma]]n ere izan zen, [[Michelangelo]]ren [[manierismo]]a ikertzen, baina ez da egonaldi horren xehetasunik gorde. Grecok [[Italia]]n margotu zituen lanak erabat dira [[XVI. mendemendea|XVI. mendeko]]ko Pizkundeko estiloan eginak. Ez dute bizantziar estiloaren arrastorik, ez bada, agian, gizon helduen aurpegietan, hala adibidez ''Kristo itsua sendatzen'' margolanean (Gemäldegalerie, [[Dresden|Dresde]]). Italiako lanetan hasi zen erakusten Greco erretratu egile gisa zituen dohain handiak, Giulio Clouro eta Vincentio Anastagiren erretratuetan bereziki.
 
=== Greco eta Toledo ===
[[Fitxategi:La Trinidad (El Greco, 1577-1579).jpg||thumb|220px|<small>''Hirutasun Santua'' ([[1577]]-[[1579|79]], olioa ohialean, 300x179 cm, [[Pradoko Museoa|Pradoko museoa]], [[Madril]]) [[Toledo]]ko Santo Domingo komentuko elizarako margotu zuen.</small>]]
[[1577]]. urteko dokumentu batean azaltzen da Greco aurreneko aldiz Espainian, [[Madril]]en lehenbizi eta [[Toledo]]n gero. Espainiara joateko arrazoietako bat [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aren]] proiektu handiaren berri izana izan daiteke, alegia, [[El Escorial]]eko San Lorenzo monasterioaren eraikuntza. Bestalde, espainiar elizgizon garrantzitsuak ezagutu zituen Erroman. Haietako bat, Luis de Castilla, Grecoren adiskide mina zen, eta haren anaia batek, Diego Gaztelakoak, egin zion Espainiako lehen agindua.
 
Harrezkero Toledon bizi izan zen, lanpeturik beti, hiriko eta probintzietako eliza eta komentuetako eskaerak betetzen. Humanista, irakasle eta idazleen adiskide izan zen. Hala, adibidez, [[Luis de Góngora|Luis de Gongora]] poeta handiak soneto bat idatzi zuen bere hilobirako. Izan ere, Greco hil ondoren zerrendatu ziren jabetzek oso gizon jantzia zela ematen dute aditzera, eta [[Pizkundeko humanismoahumanismo|Pizkundeko humanista]] benetakoa. Ondo ezagutzen zituen klasikoak, eta haiek jatorrizko hizkuntzetan irakurtzeko gauza zen.
 
Grecoren lehen agindua Toledoko Santo Domingo komentuko elizako aldare nagusirako eta albo aldareetarako margolanak izan ziren ([[1577]]-[[1579]]). Berak egin zuen erretaulen ertzetzako arkitektura diseinua ere, [[Andrea Palladio|Palladio]] veneziarraren estiloan. Aldare nagusiko lana, ''Andre Mariaren Jasokundea'' (Art Institut, [[Chicago]]), estilo berri baten adierazgarri da: teknika, margo eta argi zurien erabilera libreari dagokionez, veneziarra da; baina koloreen indarra eta kontrasteen manipulazioa, disonantea ia, guztiz bereziak dira.
 
[[Fitxategi:El Greco - The Burial of the Count of Orgaz.JPG|thumb|left|280px|<small>[[Orgazeko kondearen ehorzketa|Orgazko kondearen ehorzketa]]'' ([[1586]]-[[1588|88]], olioa ohialean, 480×360 cm, Santo Tomé eliza, [[Toledo]]).</small>]]
Aldi berean, orijinaltasun harrigarriko beste maisu lan bat sortu zuen, ''El expolio'' (''Kristo bere tunikaz erantzia'', [[1577]]-[[1579]], [[Toledoko Santa Maria Katedrala]]). Lehen planoan konposizioa bertikala eta trinkoa da, erakusteko [[JesukristoJesus Nazaretekoa|Jesukristoren]]ren sufrimendua bere torturatzaileen eskuetan. Espazioa tratatzeko modua manieristena da baina, jendetza adierazteko, buruak lerroka-lerroka elkarren gainean ipintzea, bizantziar teknika da. Bestalde, Grecoren giza irudia luzatzeko joera nabarmenagoa da garai honetan, hala adibidez ''San Sebastianen martirioa'' lanean ([[Palentziako katedrala]]). Joera hori bera ageri da [[Michelangelo]]ren lanetan, [[Tintoretto]] eta [[Paolo Veronese|Veronese]] veneziarrengan eta margolari manierista nagusiengan.
 
Laburra izan zen, eta ez oso ona, Grecoren harremana Filipe II.aren gortearekin. Erregeak ez zuen onetsi ''San Maurizioren martirioa'' ([[1580]]-[[1582]], [[El Escorial]]) eta Grecorenaren ordez beste margolan bat eskatu zuen. Seguraski, ez zen erregearen gustukoa gertatu koloreen erabilera bitxia (hori distiratsuak arropen urdin ilunarekin kontrastean), nahiz eta ikusle modernoarentzat bereziki deigarria den koloreen trataera ausart hori.
 
Ondorengo lan bat da, ''[[Orgazeko kondearen ehorzketa]]'' ([[1586]], Santo Tomé eliza, [[Toledo]]), aditu guztien arabera, Grecoren maisu lana. Lan honetan, jeinu honen arte harrigarriaren adierazgarri bikainak dira zeruaren ikuskizun naturaz gaindikoa eta erretratuen erakustaldi harrigarria. Izan ere, erabat bereizi zituen Grecok hemen -eta baita beste lanetan ere- zerua eta lurra. Goian, hodei forma erdi abstraktu eta birakarietan ageri da zerua, eta santuak luzeak eta izpiritu modukoak dira. Behean, normala da dena, irudien eskala eta proportzioetan. Ezkerraldean ikusten den mutila Grecoren semea da eta bere sakeleko musuzapian artistaren sinadura eta 1578 data ageri dira, mutilaren jaiotza urtea hain zuzen. Gizonak, [[XVI. mendemendea|XVI. mendeko]]ko arropez jantziak, Toledoko gizarteko kide nagusiak dira dudarik gabe. Inoiz baino argiago ageri da hemen Grecoren konposizioen metodo manierista, ekintza guztiak lehen planoan gertatzen baitira.
 
Bestalde, eta erretratu gutxi egin bazuen ere, beste espainiar artistek baino hobeto adierazi zuen Grecok gaztelar nobleen seriotasun eta dotoretasuna. Ikusgarriak dira ''Eskua bular gainean ageri den zalduna'' ([[Pradoko Museoa|Pradoko museoa]], [[Madril]]), ''Antonio de Covarrubias'' ([[Louvre museoa|Louvre]], [[Paris]]) eta ''Julián Romero y su santo patrono'' ([[Pradoko Museoa|Pradoko museoa]], [[Madril]]), zuri-beltzez eginak, zorrotzak eta zehatzak.
 
[[Fitxategi:El Greco - San Martín y el mendigo.jpg||thumb|220px|<small>''San Martin eta eskalea'' ([[1597]]-[[1599|99]], olioa ohialean, 98×191 cm, [[Washingtongo Arte Galeria Nazionala|Arte Galeria Nazionala]], [[Washington]])</small>]]
 
=== Azken urteak ===
[[1590]]etik aurrera, izugarria izan zen Grecoren produkzioa. Toledo inguruko eliza eta monasterioetarako egindako lanen artean daude ''Familia Santua Magdalenarekin'' eta ''Familia Santua Santa Anarekin''. Zenbait aldiz errepikatu zuen ''Baratzeko otoitza'', non forma bitxien eta kolore distiratsu, hotz, bortxatuen bitartez gauzatzen den naturaz gaindiko mundua. Grecok baztertu egin zituen santu nagusi gehienak, eta sarritan errepikatu zuen gai bera: [[Domingo de GuzmanGuzmán|Santo Domingo]], [[Maria Magdalena]], San Jeronimo kardinala, [[Petri (apostolua)|San Pedro]] negarrez. [[Frantzisko Asiskoa|Asisko San Frantzisko]] zen, nolanahi ere, artistak gehien miresten zuen santua. Hogeita bost bat orijinal gorde dira santu horrenak, ''San Frantzisko eta Leon anaia heriotzaren gaineko meditazioan'', besteak beste.
 
Azkenaldiko obretan artista urrundu egiten da errealitatetik, eta bere barne munduaren aberastasuna adierazten du. Gorputzak luzatu egiten dira, haragizko pisutasuna galtzen dute, eta gero eta gehiago hartzen dute Grecoren koadroak sarritan argitzen dituzten sugarraren antza. Lerro bertikalen nabarmentzeak gorena jotzen du [[Toledo]]ko San Jose kaperaren dekorazioan ([[1599]]). Han zegoen ''San Martin eta eskalea'' ([[Washingtongo Arte Galeria Nazionala]]). Koadro horretan, aldi berean ageri dira eskalearen anatomiaren distortsioa eta zaldiaren trataera akademikoa. Argi dago beraz egilea ez zegoela, esan izan den bezala, ez [[astigmatismo]]ak, ez eromenak joa.
 
Geratu diren hiru paisajeetan, argi agertu zuen Grecok dramatizatzeko zuen joera, deskribatzekoa baino areago. Toledoko paisajeak, Grecoren eskuetan, ikuskari eta ia [[amesgaizto]] dira. Bereziki interesgarriak dira ''Toledoko ikuspegia'' (Grecoren museoa, [[Toledo]]), zeren konposizioa, bolumen kubiko txikietan oinarriturik egina, [[CezannePaul Cézanne|Cezanneren]]ren artearen aitzindari gertatzen baita. Are bitxiagoa da ''Toledoren ikuspegia eta planoa'' ([[1610]]-[[1614|14]], Grecoren museoa, [[Toledo]]): eraikin guztiak zuri distiratsuak dira eta San Joan Bataiatzailearen ospitalea hodei baten gainean ageri da, lehen planoan, artistak berak oihalean esplikatzen duenez, hobeto ikus zedin. Bestalde, plano batean jarri zituen hiriko kaleak.
 
== Grecoren margolaritza ==
Bere karrera osoan zehar, elikagai izan zituen elementu desberdinak bateratu eta itxuraldatu zituen Grecoren irudimen sortzaileak: Kretako jatorria, Italiako Pizkundearen ekarriak eta Toledoko giroa. [[XIX. mendemendea|XIX. mendera]]ra arte ahaztua egon ondoren, [[98ko Belaunaldia]]k berraurkitu zuen Espainian, eta [[Maurice Barres]]ek Frantzian (''Greco ou le secret de Tolede'', [[1910]]). Artista bakarti, bitxi eta talentu handikotzat jo zuten. Gaur egungo kritika Grecoren margolaritzaren nondik norakoak asmatzen saiatu da: proportzioen luzatzea [[manierismo|manierista]] guztien ezaugarri komuna da, haina Grecok bakarrik -manieristetan azkena eta handiena izan zenak- eman zion beste munduaren irrikaren esanahi [[mistizismo|mistikoa]]. Toledoko giroan loratu zen bereziki Grecoren orijinaltasun handia. Izan ere, errepertorio ikonografiko zabala, ia osorik erlijiosoa, paisajea eta erretratua izan ezik gai profanoak ia debekatuak dituena, eman zizkion artistari giro hark. Beste edozein margolari baino areago da Greco bere ingurunearen zordun -Venezia, Toledo-, eta ingurune horretan da ulergarri, bertatik hartu baitzituen ereduak eta inspirazioa. Alabaina, bere oihaletan ageri den kanpoko munduaren itxuraldaketa dela-eta, sortzaile bakartua gertatu zen, benetako jarraitzailerik eta ondorengorik gabea. [[Diego Velázquez|Velazquez]] bakarrik, biziki miresen baitzuen eta Grecoen obrak ikertu baitzituen, har daiteke nolabait ere, bere teknika ''inpresionista'' horren ausardiagatik, Grecoren oinordeko espiritualtzat.
 
{{irudi multzo
70. lerroa:
}}
 
Grecoren margolaritzako heziketa konplexua izan zen, hiru iturri kultural ezberdinetan lortua. Grecoren lehen heziketa [[bizantziar Inperioa|bizantziarra]]ra, haren helduaroan loratu zen estiloko ikuspegi askoren eragilea izan zen. Bigarrena Venezian jaso zuen, Goi Pizkundeko margolarien partetik, bereziki [[Tiziano]]gandik, [[olio-pintura]] eta haren kolore gama ikasiz (Grecok bere burua beti [[Veneziako eskola]]ko partaidetzat hartu zuen). Azkenik, [[Erroma]]n egin zuen egonaldiak [[Michelangelo]]ren lana eta manierismoa ezagutzea ahalbidetu zion, eta bere bizi estiloa bihurtu zuen, modu autonomoan interpretaturik.
 
Bere lana elizetako [[erretaula|erretaulentzako]] ohial handiz, erlijio erakundeentzako gurtza margolan ugariz, zeintzuetan, sarritan, bere lantegiak lan egin zuen, eta maila gorenekotzat hartzen diren [[erretratu (margolaritza)|erretratu]] batzuez osatua dago. Bere lehen espainiar maisulanetan [[italia]]r irakasleen eragina ikus daiteke. Alabaina, laster eboluzionatu zuen estilo pertsonal batera, argitasun propiodun biziki luzatutako irudi manieristengatik bereizten dena. Oso argalak, mamutsuak eta espresiboak dira, definitu gabeko giroetan eta kontrasteak bilatzen dituen kolore gama batekin. Estilo hau [[KontraerreformaKontrarreforma|Kontraerreformaren]]ren izpirituarekin identifikatu zen, eta geroz eta muturrerago iristen joan zen margolariaren azken urteetan.
 
== Iruditegia ==
78. lerroa:
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
Fitxategi:Dormition El Greco.jpg|<small>''Mariaren lokartzea'', [[1567]] baino lehen, [[Ermoupoli]]ko katedrala, [[Siros]], [[Kreta]]ko aldiaren amaieran margotua.</small>
Fitxategi:La curacion del ciego El Greco Dresde.jpg|<small>''Kristo itsua sendatzen'', [[1567]] aldean, Gemäldegalerie, [[Dresden|Dresde]].</small>
Fitxategi:Domenikos Theotokópoulos, called El Greco - The Assumption of the Virgin - Google Art Project.jpg|<small>''Andre Mariaren Jasokundea'', [[1577]], Art Institut, [[Chicago]].</small>
Fitxategi:El Expolio del Greco Catedral de Toledo.jpg|<small>''Kristo bere tunikaz erantzia'', [[1577]]-[[1579|79]], [[Toledoko Santa Maria Katedrala]].</small>
Fitxategi:El caballero de la mano en el pecho, by El Greco, from Prado in Google Earth.jpg|<small>''Eskua bular gainean ageri den zalduna'', [[1580]] aldean, [[Pradoko Museoa|Pradoko museoa]], [[Madril]]</small>.
Fitxategi:El Greco View of Toledo.jpg|<small>''Toledoko ikuspegia'', [[1596]]-[[1600]], [[Metropolitan Museum of Art]], [[New York]]</small>.
Fitxategi:La adoración de los pastores (El Greco).jpg|<small>''Artzainen adorazioa'', [[1612]]-[[1614|14]], [[Pradoko Museoa|Pradoko museoa]], [[Madril]]</small>.
Fitxategi:El Greco 042.jpg|<small>''Lacoonte'', [[1610]]-[[1614|14]], [[Washingtongo Arte Galeria Nazionala|Arte Galeria Nazionala]], [[Washington]]</small>.
</gallery>