Alderdi Laborista (Norvegia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Det norske Arbeiderparti lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
11. lerroa:
| nazioartea = [[Europako Alderdi Sozialista]], [[Internazional Sozialista]]
| webgunea = www.arbeiderpartiet.no
}}'''Norvegiako Alderdi Laborista''' ([[Norvegiera]]z, ''Arbeiderpartiet'') [[Norvegia]]ko alderdi politiko [[sozialdemokrazia|sozialdemokrata]] da. Egun, koalizio gobernuko alderdi handiena da, eta bere buruzagia, [[Jens Stoltenberg]], Norvegiako lehen ministroa da.
 
Tradizionalki, [[sozialdemokrazia]]ren printzipioei lotua, 1930eko hamarkadatik aurrera "guztiontzako lanpostuak" izan da bere lelo garrantzitsuena. [[Ongizate-estatu]] sendoa bultzatu nahi du, zerga tasa altuetan oinarrituta. Azken 20-30 urteotan, dena den, estatuaren zenbait enpresa pribatizatzearen aldeko jarrera ere erakutsi izan du, baita pixkanaka zergak murriztekoa ere. 1980tik aurrera, bereziki [[Gro Harlem Brundtland]]en gidaritzapean, alderdia eskuineratzen joan zen, alderdi kontserbadoreengana ihes zihoazen botoemaileak mantentzeko asmoz.
 
[[1887]]an sortua, apurka-apurka hazten joan da [[1927]]an Norvegiako alderdi bozkatuena bihurtu arte (gaur egunera arte gorde duen postua). [[1945]] eta [[1961]] bitartean gehiengo absolutua izan zuen parlamentuan (''[[StortingetStorting]]et''). Horrela, [[1935]]etik gaur arte, hamasei urteko epea kenduta (1963ko iraila, 1965-1971, 1972-1973, 1981-1986, 1989-1990, 1997-2000 eta 2001-2005) Norvegiako lehen ministro guztiak Alderdi Laboristako kide izan dira. Agintean egon den urte guztietan, gainera, bakarrik gobernatu izan du, [[1945]]eko tarte labur bat ([[Bigarren Mundu Gerra]]ren osteko egoera kudeatzen hasteko) eta 2005etik honakoa izan ezin. Azken horretan, Zentroko Alderdiarekin eta Ezkerreko Alderdi Sozialistarekin gobernatu du.
 
== Kanpo loturak ==