Gary Cooper: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
 
== Biografia ==
[[1920ko hamarkada]]n hasita eta heriotzaren urtean amaituta, 100 [[film (zinema)|film]] baino gehiagotan parte hartu zuen Cooperek. Antzezteko era lasaia, estoikoa ia ia mugigabea zeukan, baina aldi berean, batzuetan, intentsitate handiko nortasuna erakusten ahal izaten zuen. Hori dela eta, [[western]] generoa izugarri egokitzen zitzaion.
 
[[Fitxategi:Gary_Cooper_in_Mr._Deeds_Goes_to_Town_trailer.JPG‎ |thumb|right|300px|]]
27. lerroa:
Kaliforniako egunkari desberdinetan hasi zen lanean aktore ospetsua, baina hortik zinemara egin zuen salto. Besteak beste, ''[[Wings]]'', ''[[Design for Living]]'' eta ''[[Sergeant York]]'' filmetan egindako lan bikainagatik oso ospetsu egin zen Hollywooden eta mundu osoan.
 
Frank James Cooper [[1901]]. urteko [[maiatzaren 7]]an jaio zen [[Montana]]n (AEB), baina [[Ingalaterra]]n hazi zen. Bertan lehen mailako ikasketak bukatu ondoren eta [[automobil|kotxe]] istripu larria izan eta gero, AEBetara itzuli zen Cooper bere heziketa amaitzeko. [[Montana]]n nekazaritza ikasi zuen eta artea Grinnelleko Unibertsitatean (Iowa). Bere gaztaroan, [[Yellowstone Parke Nazionala|Yellowstone]] parkeko gidaria izan zen eta bere herriko zenbait egunkaritan ere egin zuen lan.
 
[[1920ko hamarkada]]ren hasieran Kaliforniara joan zen Cooper maila handiagoko egunkari batean lana aurkitzeko esperantzarekin. Hala ere, ez zuen bere nahia lortu, eta zineman lehen pausoak eman arte, saltzaile lanetan aritu zen etxez etxe.
39. lerroa:
[[1940ko hamarkada]]ren hasieran ''[[North West Mounted Police (filma)|North West Mounted Police]]'' (1940), ''[[The Westerner]]'' (1940), ''[[Meet John Doe]]'' (1941), ''[[Sergeant York]]'' (1941), ''[[Ball of Fire]]'' (1941), ''[[The Pride of the Yankees]]'' (1942) eta ''[[For Whom the Bell Tolls (filma)|For Whom the Bell Tolls]]'' (1942) pelikuletan egin zuen lan aktore ospetsuak.
 
''[[Sergeant York]]'' pelikulan egindako lanak bere lehen [[Oscar sariSariak|Oscar saria]]a ekarri zion eta ''[[The Pride of the Yankees]]'' eta ''[[For Whom the Bell Tolls]]'' ([[Ernest Hemingway]]ren liburu batean oinarritutakoa) pelikulengatik izendapenak jaso zituen, nahiz eta [[James Cagney]]k (''[[Yanqui Dandy]]'') eta [[Paul Lukas]]ek (''[[Watch on the Rhine]]'') eskuratu zituzten golardoak.
 
[[1940ko hamarkada]]ren amaiera ez zen aktorearen garai onena izan, nahiz eta ''[[Along Came Jones]]'' (1945), ''[[Unconquered]]'' (1947) edo ''[[The Fountainhead]]'' filmak egin zituen.