Indianoaren etxetzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
33. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
Eraikuntza hau tipologia ikuspegitik [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] bigarren erdialdeko garaiarekin lotzen da, aldi [[barrokobarrokoa]]ann nekazal etxebizitza alorrean egindako arkitekturarekin. Laukizuzeneko oina eta bolumen tinkoa, lau uretako estalkiz ornitua, [[harlangaitz]]ez eginikoa da izkinea eta bano inguruak [[harlandu]]zkoak izanik. Altuerari dagokionean hiru oin eta estalkipea aurkezten ditu bere fatxada nagusia hegoalderantz bideratuz.
 
Beheko, lehen solairu eta estalkipean hiru bano ardatz aurkezten ditu eta lau bigarren solairuan. Era honetako [[eraikin]] barrokoetan ohizko ezaugarriak jarraituz, fatxadaren konposaketa sarrerak, lehen solairuko [[balkoi]] eta ganbarako banoak osatutako erdiguneko ardatzak hartzen duen garrantzian oinarritzen da, garrantzi hau bigarren solairuko [[armarri]] ederrak agerian utziz. Elementuen kokapena simetrikoa da, fatxada nagusiaren kanpoaldeko ardatzetan sei bano berdin izanik oso erregularki finkatuta eta ganbararen kanpoaldeko bi leiho txikien lerrokadura berdinean, bigarren solairuan beste bi ardatz gehiagorekin [[armarri]]aren albo bietan kokatutako balkoi leihoak izanik hark erakutsitako simetria nabarieraziz eta eraikuntzaren konposaketa irudia osatuz.