Oromë: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 16 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q78555 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
[[Yavanna]] eta [[Ulmo]]rekin batera, ez zuen, sekula, [[Erdialdeko Lurraldea]] erabat utzi, [[Melkor]]rek, [[Zuhaitzen Aroa]]k hasi zirenean Valarrak kanporatu zituenean, eta hara joaten jarraitu zuen. Honela, Melkorren izakiak ehizatzen aritzen zen, ehiza zaldiak eta bere adar [[Valaroma]] erabiliz.
 
Oromëren bidaiak eragozteko, Melkorrek, [[Eriador]]ren ekialdeko mugan [[Mendi Lainotsuak]] altxatu zituen. Hala ere, Oromëk ehizatzen jarraitu zuen. Honela, [[Kuivienen]] [[lakuaintzira|lakuaren]]aren ondoan, berriki itzartu ziren [[Elfo (Eraztunen Jauna)|Elfoak]] aurkitu zituen. Hala eta guztiz ere, Melkorrek lehenago aurkitu zituen, eta, zuzenean kalte egin beharrean, eta Oromë han inguruan zebilela zekienez, Elfoak, handik urruti torturatzeko eramango zituen ehiztari arriskutsu baten zurrumurrua zabaldu zuen, Melkorrek berak harrapatzen zituen Elfoekin egiten zuena zena (honela sortu zen, Elfoen artean, [[orko (Eraztunen Jauna)|orkoak]], hasieran Melkorrek harrapatutako elfoetatik zetozenaren ideia).
 
Honela aurkitu zituen Oromëk Elfoak, eta Melkorren gezurrak sinetsi zituztenak, ihes egin zuten, gehiago sekula ikusi ez zirelarik. Gainontzekoak, geratu egin ziren, eta ehiztari gaiztoarena gezurra zela ikusi zuten, [[Valinorreko zuhaitzak|Valinorreko zuhaitzen]] argia bere begietan isladatzen baitzen.