|
|
'''Hirugarren Estatua''' [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako]], [[Zuberoako Gorteak|Zuberoako]] eta Europako herri askotako [[GorteEspainiako NagusiakGorteak|Gorte Nagusietan]] ordezkaritza zuten hiru gizarte-mailetako bati, [[burgesia]]ri edo hirietako eta herrietako ordezkariei zegokienari, ematen zitzaion izena. Hirugarren Estatu honetara biltzen ziren [[noblezia|nobleen]] ordezkari ez ziren eta elizako hierarkiakoak ez ziren ordezkari guztiak, eta XIII. mendetik aurrera hasi zitzaizkien ordezkari burgesak laborariei nagusitzen. XVII. mendetik aurrera, gizarte-maila nagusi bihurtu zen Hirugarren Estatua (Ingalaterrako burgesiak bere baldintzak eta nagusigoa ezarri zuen [[Komunen Ganbera]]ren bidez XVII. mendean), eta Frantziako koroaren barnean ez zen egoera hori XVIII. mende-bukaera arte argitu ([[Frantziarfrantziako Iraultza|1789ko iraultza]]). Burgesiaren iraultzaren bidez bideratu zen industria herri berrietan, nekazaritzako erreforma eta industria-iraultzaren ondorioz egituratu zen XIX. mendean langileriaren klase berria, zenbaitetan ''laugarren estatua'' ere deitua.
== Erreferentziak ==
|