«Toloño mendilerroa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Toloñoko'''<ref>[[Euskaltzaindia]]k lehenetsitako izena.</ref> edo '''Kantabriako mendilerroa''' [[Araba]]ko hegoaldean dagoen [[mendilerro]] baten izena da. [[Arabako Errioxako kuadrilla|Arabar Errioxa]] eta [[Araba]]ko [[Arabako Mendialdea|Mendialdea]] bereizten ditu. [[Arabako Mendialdea|Mendialdea]] Kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan. Punturik altuena [[Palomares]] da, 1.446 metrorekin.
 
Mugak ditu [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru ErkidegoaErkidegoarekin]]rekin eta mendi punta batzuk bi probintzien artean kokatzen dira. Ekialderantz, [[Kodesko mendilerroa]]rekin jarraitzen du.
 
[[Fitxategi:Kantabriako mendilerroa.jpg|thumb|center|800px|Toloñoko mendilerroaren ikuspegi orokorra [[Guardia]]tik]]
== Izena ==
Mendilerroaren izenak eztabaida handia sortu izan du. [[Euskaltzaindia]]k [[1990]]ean argitaratu zuen txostenean '''Toloño''' izena idazkietan zein herrietan [[José Antonio González Salazar]]rek jasotako testigantzetan agertzen zela ondorioztatu zuen. Aldiz, zenbait ikertzailek, batez ere [[Salvador Velilla]]k, ''Sierra de Cantabria'' izenaren alde jo zuten, mendilerroaren ekialdeko zatiari dagokionez. Egoera nahasiaren aurrean Akademiak txosten zehatzagoa argitaratu zuen [[2010]]ean<ref>''Euskera'' 2010, 55, 1.zkia., 446-485.or.</ref>. Bere ondorio nagusiak hauexek dira:
* '''Toloño''' izenaren erabilera oso zaharra da, [[Erdi AroAroa|Erdi Arotik]]tik dokumentatuta baitago. Mendilerro osoa izendatzeko ere testigantza ugari dago.
* [[XIX. mendea]] arte hain mendilerro luzeentzat ez ohi zen izenik erabiltzen eta biztanleek zati bakoitza izendatzen zuen.
* Erabili den baina gaur egun hilik dagoen beste izen bat ''[[Sonsierra]]'' edo ''[[Nafarroako Sonsierra]]'' da, egun [[Arabako Errioxako kuadrilla|Arabako Errioxa]], [[Briñas]], [[San Vicente de la Sonsierra]] eta [[Ábalos]] dauden lurraldeak (hau da mendilerrotik [[Ebro]]rakoak) ere zuena.
* ''Sierra de Cantabria'' izena [[1790]]tik baino ezin da dokumentatu eta bide kultistaren bitartez sortua da, Logroño eta Oion artean dagoen ''Cantabria'' delako mendian oinarrituta<ref>[http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/artikuluak/onomastika.htm#Tolo%C3%B1o%20mendia%20Cantabriaren%20iparraldean%20dago Mikel Gorrotxategiren artikulua Deia egunkarian]</ref>.
* Mendilerroa bi zatitan banatzeari (mendebaldeari "Toloño" eta ekialdeari "Cantabria") ere ez deritzo ondo Euskaltzaindiak, biztanleriaren pertzepzioaren eta geografiaren arabera batasuna baitu.
252.705

edits