Krisantemo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
| subdivision ranks = Espezieak
| subdivision = ''Ikusi testua''
| authority= [[Lineo|L.]]
|type_species_authority= [[Lineo|L.]]<ref>[http://www.tropicos.org/Name/40008423 Tropicos, ''Chrysanthemum'' L.]</ref>
|type_species = ''[[Chrysanthemum indicum]]''
|synonyms_ref=<ref name=o>[http://dixon.iplantcollaborative.org/CompositaeWeb/default.aspx?Page=NameDetails&TabNum=0&NameId=7d8ff3fe-021f-48b9-93a5-7c97067e94dc Flann, C (ed) 2009+ Global Compositae Checklist ]</ref>
18. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
''Chrysanthemum'' generoko espezieak landare [[hostoiraunkorhosto-iraunkor|hostoiraunkorrak]]rak dira. 50-150 cm-ko garaiera izatera heltzen dira. Hosto [[gingildun]]ak eta lore-buru handiak izaten dituzte. Loreak zuriak, horiak eta arrosa kolorekoak izan ohi dira. Berez, egun-argia mozten hasten denean ematen dute lorea, hau da, ipar hemisferioan, azaroan, eta, hego-hemisferioan, aldiz, apirila-ekainean; gaur egun, ordea, urte osoan lorarazten dituzte helburu komertzialetarako.
 
[[Lineo]]k jarri zion izena, grezierako ''chrysos'' (urrezko) eta ''anthemon'' (lorea) hitzak elkartuta. Euskaraz, hain zuzen, ''krisantemo'' edo ''urrelili'' deritzo ''Chrysanthemum'' generoko landare-espezie arruntari.
 
[[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinan]]n landatu zituzten lehenbizikoz ''Chrysanthemum'' generoko espezieak, K.a. XV. mendean, hain zuzen ere. Txinako eta [[Asia]]ren ekialdeko artean, lau lore nobletako bat da, [[orkidea]], [[banbu]] eta haran-lorearekin batera. Uste da VIII. mendean eraman zituztela ''Chrysanthemum'' generoko landareak [[Japonia]]ra. Nolanahi ere, [[Japoniar Inperioa|Japoniako InperioInperioko]]ko zigilua irudikatzeko hautatu zuen enperadoreak, eta Japoniako lore nazionala da, gaur egun. [[Europa]]ra XVII. mendean ekarri zuten.
 
[[Asia]]ko zenbait lekutan, urrelilien lore zuri eta horiak erabiltzen dituzte edari gozo bat egiteko: krisantemo-tea. Maiz edaten dute gosaltzeko, eta medikuntzan ere erabiltzen da, gripea sendatzeko, adibidez.