Silves de la Selva: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q9077403 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Silves de la Selva''' izenburu duena [[zalduntza liburu|zalduneria liburu]] espainiar bat da, [[Amadis de Gaula]]ren zikloko hamabigarrena, [[Pedro de Luján]]ek idatzia. Lehen aldiz [[Sevilla]]n inprimatu zuen Dominico de Robertisek, eta bigarren edizio bat izan zuen inprimategi berean [[1549]]an. Bere izenburu osoa ''Dozena parte del invencible caballero Amadís de Gaula. Que trata de los grandes hechos en armas del esforzado caballero don Silves de la Selva con el fin de las guerras ruxianas'' da.
 
Lanak Don [[Luis Ponce de León]] [[Arcoseko dukerria|Arcoseko dukea]], [[Zaharako markeserria|Zaharako markesa]], [[Casareseko konderria|Casareseko kondea]] eta [[Marchena]] hiribilduko jaunari eskainitako hitzaurre bat du, eta sarrerako atal moduko bat, non Lujanek, dontzeila batzuek adierazita, itsasoaren ertzeko kobazulo batean jatorrizko eskuizkribua nola aurkitu zuen azaltzen duen, ustez [[greziera]]z idatzia, eta nola hori itzultzen hasi zen.