Titori Gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Epistola Titori''' [[Biblia]]ko Itun Berriko gutun labur bat da. [[Lehen Epistola Timoteori]] eta [[Bigarren Epistola Timoteori]] lanekin batera, «epistola pastoralak» edo «gutun pastoralak» izeneko saila osatzen du. Askotan, hiru gutunak multzotzat hartzen dira, elkar argitzen baitute.
 
[[San Paulo Tarsokoa|Pauloren]] izenean datozen beste guztiak ez bezala –Filemoni egina salbu– lagun bakarrari, ez elkarteei, zuzenduak daude. Paulok idatziak bezala azaltzen dira, eta Pauloren beraren esaldiak eta bizitzako zenbait xehetasun ematen dituzte, baina gaur egungo exegeta gehienek uste dute Pauloren ikasleren batek beranduago idatziak direla.
 
Gutunen xedea eliz zuzendariei aholkuak ematea da, beren elkarteetan dituzten erantzukizun eta egitekoak ongi bete ditzaten. Hiru gutunok oso antzekoak dira idaztankeraz, baita edukiz eta erakusten duten ingurune historikoz ere.
8. lerroa:
 
== Epistolaren hari nagusiak ==
Gutuna Paulok bere ikasle Timoteori idatzia izan balitz bezala azaltzen da. Paulok, [[Mazedonia (argipena)|Mazedoniara]]ra alde egitean, [[Efeso]]n utzi zuen Timoteo bertako elizaren arduradun. Gutunean aholkuak ematen dizkio bere karguan nola jokatu behar duen adierazteko.
 
Lehen aholkuetatik (1,3) azkenekoetara (6,20-21), behin eta berriro fedearen garbitasuna, fedeari eustea eta fedea defendatzea aipatzen ditu, sasimaisuen aurka. Sasimaisuek auziak eta eztabaida hutsalak (6,4), ipuinak eta amaigabeko jatorri-zerrendak dituzte atsegin (1,4), eta aszetismo estuko zenbait agindu ere tartean sartzen dituzte (4,3). Horrek guztiak arriskuan jartzen du sinesmena (1,19). Beraz, Timoteoren egiteko nagusia irakastea da, irakaspen osasungarria (1,10), idazleagandik jaso duena, ematea; doktrina horretaz baliatu behar du etsaiei aurre egiteko (1,3), bekatu egiten dutenak zentzarazteko (5,20) eta denei aspertu gabe eragiteko (4,13).