Eskeko ordenak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Leyre, Monasterio San Salvador-PM 32287.jpg|thumb|right|250px|Leireko San Salvador monasterioa]]
'''Eskeko ordenak Euskal Herrian''' izan zuten hedapena oso berantiarra izan zen. Gasteizen izan ezik, [[frantziskotar]]rek, [[domingotarpredikatzaileen Ordena|domingotarrek]]rek eta [[agustindar]]rek ez zuten oso berandu arte izan monasteriorik, ez Araban (San Julian de [[Piedrola]]ko frantziskotarren komentua, Kanpezu eta San Andres de Muga, Bastida, XV. mendean), eta ez Bizkaian (Bermeon eta Lekeition frantziskotarren komentu bat eta domingotarren emakumezkoen komentu bat sortu ziren XIV. mendearen erdialdetik aurrera).
 
XV. mendearen bukaeraraino itxaron beharko da [[Bilbo]] inguruan frantziskotarren eta domingotarren monasterioak sor zitezen; lehentxeago beste monasterio frantziskotar bat sortu zen [[Urduña]]n. Donostian, berriz, frantziskotarrek XVI. mendearen hasiera arte ez zuten ahaleginik egin bertan komentu bat sortzeko. Hala ere, XIII. mendearen lehen erdialdean Donostian moja agustindarrek sortua zuten dagoeneko San Bartolomeren komentua. XVI. mendearen hasieran sortu ziren, hain zuzen ere, [[Sasiolako komentu-ospitalea|Sasiolako San Frantzisko komentua]] (Deba) eta [[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko Ama Birjinarena]] (Oñati). Nafarroan, eskeko ordenek XIII. mendeaz geroztik hartua zuten egoitza [[Nafarroako Erresuma]]ko hiri nagusietan (Iruñea, Lizarra, Tutera, etab.). Beraz, Nafarroan eta Araban izan ezik, gainerako euskal komunitateetan eskeko ordenen komentu gehienak [[Behe Erdi Aroa]]n sortu ziren (Lekeitio, Bermeo, Izaro, Abando, Bilbo, Urduña, Azpeitia, Oñati, Arantzazu, etab.), hiriek beranduago indar hartu izanaren ondorioz gehienbat. Hirien goraldiarekin batera, erlijioa bizitzeko era berriak sortu ziren hirietan, Mendebaldeko kristau-mundu osoan bezalaxe. Hori guztia gorabehera, XIV. eta XV. mendeetan herri askok ez zuten domingotarren eta frantziskotarren monasteriorik izan (Donostia, Tolosa, Hondarribia, Balmaseda, Agurain, Guardia, Viana, Los Arcos, etab.).