Manuel Elkin Patarroyo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «Patarroyo.jpg» fitxategia kendu da, INeverCry wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
Medikuntza- eta kirurgia-ikasketak egin zituen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikasle-garaitik, [[immunologia]]- eta [[birologia]]-alorretan aritu zen, batez ere. [[1967]]tik [[1980]]ra, [[Yale Unibertsitatea]]n, [[Stockholm]]eko Karolinska Institutuan eta Rockefeller Unibertsitatean aritu zen ikasketak sakontzen.
 
[[BogotaBogotá|Bogotan]]n, laborategi txiki bat zabaldu zuen, eta laborategi hura Kolonbiako Immunologia Institutu bihurtu zen aurrerago. [[1978]]an, [[txerto]]ei buruzko lanak egiten hasi zen, eta malariaren aurkako txertoa aurkitu eta arrakastaz frogatu zuen 1986-1988an. Hasieratik bukaeraraino laborategian sortutako lehen txertoa da malariaren kontrakoa. [[Latinoamerika]]n 30.000 pertsona txertatu ziren txertoaren eraginkortasuna frogatzeko: erien % 50 sendatu zen, baina bost urtez beherako haurren % 77.
 
Ikertzaile gisa egin duen lan handia dela eta, sari ugari jaso du, Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako [[1994]]ko [[Asturiasko Printzea Sariak|Asturiasko Printzea saria]], besteak beste. [[Tuberkulosi]]aren eta [[HIESA]]ren aurkako txertoak lortzeko lanean ere aritu da. Gaur egun, Kolonbiako Immunologia Institutuko zuzendaria da.