Stephan Hermlin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Stephan Hermlin lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
 
== Biografia ==
1931n [[komunismo|Gazteria Komunista]] elkarteko kide egin zen, eta inprimategi batean lanean hasi zen. 1936an [[Egipto]]ra emigratu zuen, eta [[Palestina]]ra joan zen gero. Handik, [[Espainia]]ra igaro zen, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] parte hartzera. Gero, Ingalaterra, Frantzia eta Suitzara joan zen, eta 1945ean itzuli zen Alemaniara. [[Frankfurt am Main|Frankfurten]]en, erredaktore gisa hasi zen lanean, eta 1947an, [[Bigarren Mundu Gerra]]ren erdian, [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarren]]ren mendeko eremura igaro zen. Erbestetik itzulita ezagutarazi zuen bere burua idazle gisa. Dena dela, lehenago, [[Suitza]]n argitaratu zituen bere lehen poemak. Konposizio poetiko horietan [[surrealismo]]aren eta [[sinbolismo]]aren eragin handia nabari da, komunismoarenaz gainera. Hitz lauzko lanetan, fikzioa eta errealitatea nahastu zituen, eta irudi bat nagusitzen da haietan guztietan: bakartasunarena.
 
Lan aipagarriak ditu, besteak beste, ''Der Leutnant Yorck von Wartenburg'' (1946, "Yorck von Wartenburg tenientea"); ''Die Zeit der Einsamkeit'' (1949, "Bakartasunaren garaia"); ''Die Zeit der Gemeinsamkeit'' (1949, "Konpainiaren garaia"); ''Die erste Reihe'' (1951, "Lehen lerroa"), [[faxismo]]aren aurkako erresistentziako kideen erretratua. ''Die Kommandeuse'' (1954, "Komandante andrea") narrazioak kritika handiak izan zituen herrialdearen bi aldeetan, [[nazinazionalsozialismo|nazien]]en erregimenaren garaiko gertaerak [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]]n 1953ko ekainaren 17an gertatu zirenekin parekatzen zituelako. 1980ko hamarraldian, Hermlinek saiakerak idatzi zituen, batez ere, eta Alemaniako alde bietako artisten arteko truke intelektuala gauzatzen ahalegindu zen.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}