Erretorika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Erretorika''' hitza [[greziera]]tik dator, {{lang|el|ρητορική}}, eta euskaraz "hizlari batzarrean" esan nahi du. [[Latin]]ez ''{{lang|la|ars rhetorica}}'' izenaz ezagutu zen, "hizlariaren artea". [[Euskaltzaindia]]ren ''Literatura Terminoen Hiztegia''k<ref>[http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=erretorika&lang=eu Xabier Altzibar: "Erretorika" ''Literatura Terminoen Hiztegia'']</ref> honela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki [[oratoria]] [[genero]]an. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute".<ref>[[Xabier Altzibar]], 240 or.</ref> Horren arabera erretorika [[pertsuasio]]aren artea izango da, eta hori modu egokiz aurrera eramateko hizkuntzaren teknikak eta prozedurak ikertuko eta antolatuko ditu.
 
Erretorika, aipatu dugunez, [[Grezia]]n sortu zen. Hasiera batean haren interesa ahozko hizkuntzara bideratu zen. Ondoren, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan zen ahala, testuak ere aztertu zituen, bereziki [[Erroma]]ko garaietan. [[Erdi Aroa]]n zehar eta XIX. mendera arte irakaskuntza garrantzi handia izan zuen, bereziki [[jakintza humanistiko]]etan. Gaur egun erretorikak indar berritua jaso izan du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikus daiteke: [[Literatura]]n, [[Politika]]n, [[Publizitate]]an; esan daiteke ikus-entzunezko munduan ere erretorika berezi bat lantzen ari dela: irudien bitartez [[metafora]]k, [[sinboloikur|sinboloak]]ak, [[pertsonifikazio]]ak erraz adieraz daiteke.
 
== Erretorikaren urratsak ==