Nylon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Nylon lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Nylona''' [[poliamida]]z osaturiko [[plastiko]]zko edozein gai sintetiko da. Poliamida horiek [[molekula]] astunez osaturik daude, pisu molekular handikoz alegia, eta [[zuntz]]-egitura izaten dute maizenik, [[proteina|proteinek]] dutenaren antzekoa.
 
1930. urte inguruan asmatu zuen nylona [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] kimikari talde batek. Naturan (airean, uretan, [[petrolio]]an zein [[ikatzharrikatz|ikatzean]]ean) diren baliabideak erabiliz, [[sintesi kimiko]]aren bidez erraz lor zitezkeen zuntz sintetikoak. Polimeroez egindako ikerketak areagotu ziren, eta berehala sortu zen produktu sintetiko horien multzo handi bat.
 
Nylon-mota arruntena nylon 6,6-a da; izen hori hartzen du, horren sintesia lortzeko erabiltzen diren konposatuek, [[azido adipiko]]ak eta [[hexametileneadiamina]]k alegia, seina [[karbono]] [[atomo]] dituztelako. [[Kaprolaktamo]]az egindako nylona ere sarri erabiltzen da. Konposatu horrek sei karbono-atomo dituenez, nylon-mota horrek ''nylon 6'' izena du. Nylona erraz urtzen da, eta urtua erraz lan daiteke zuntz edo bestelako egiturak emateko, molderen baten itxura esate baterako. Nylon urtua hozten denean, gogortu eta malgutu egiten da; hori dela eta, asko erabiltzen da, besteak beste, [[soka]]k egiteko, [[ehungintza]]n eta baita [[jantzi]]gintzan ere.