Karlistaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
[[1833]] eta [[1876]] artean [[Karlismo|karlistek]] — [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos infantea]] (Karlos V.a izango zena) eta bere oinordekoen jarraitzaileak — zenbait aldiz "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean matxinatu eta balio tradizionalak ([[legitimismo]] eta [[katolizismo]]a) aldarrikatu zituzten [[liberalismo]] hasieran eta gero [[errepublikanismo]]aren aurka.
 
[[1833]]an [[Fernando VII.a Espainiakoa]] hil zenean, bere laugarren emaztea zen [[Maria Kristina Borboikoa]] erregeorde bilakatu zen, bere alaba [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabeten]] izenean. Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak, alde batetik ''cristino''ak edo ''isabelino''ak eta bestetik karlistak izanda. ''Cristino''ek erregeorde eta bere gobernua babesten zituzten, karlistek, berriz, [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos infantea]], Fernando VII.aren anaia, erregetzat zuten. Gakoa [[1830]]ean ezarritako [[lege Salikoa|lege salikoa]] indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoaren legezkotasunean zegoen.
 
[[Euskal Herria]]n eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin baitzuten. [[Bigarren Karlistaldia]] [[Katalunia]]n nabarmendu zen bitartean, Euskal Herrian bereziki [[Hirugarren Karlistaldia|hirugarren gerra]] nabarmendu zen.