Kontrarreforma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Vulgata.jpg|thumb|250px|<small>[[Trentoko Kontzilioa]]k ''[[Vulgata]]'', [[Jeronimo Estridongoa]]k egindako [[latin]]ezko itzulpena, [[Biblia]]ren testu ofizialtzat hartu zuen.</small>]]
'''Kontrarreforma''' edo '''Erreforma Katolikoa''' [[XVI. mendea]]ren erdialdean [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, [[Erreforma Protestanteaprotestantea|Erreforma Protestanteari]]ri aurre egiteko nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak izan ziren burututako aldakuntzen jomuga.
 
[[Johann Stephan Pütter]]rek [[1776]]an sortu zuen Kontrarreforma ([[aleman]]ez: ''Gegenreformation'') terminoa<ref>Jesus MOYA: [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/lankidetzan/19/19123148.pdf El alma de Garibay. Perfil psicológico, a través desu Autobiografía. (Una mentalidad de la Contrarreforma)] Euskomedia.org</ref>, eta hitza eremu ez-katolikoetan hedatu zen, Eliza Katolikoaren barneko aldaketa horiek [[protestantismo]]en sorrerak eragin zituela eta horien helburu nagusia hedapen protestantea geldiaraztea zela azpimarratzeko.
 
[[Martin Luther|Lutero]] Alemanian Erreforma Protestantea egiten ari zen garai berean, beste leku batzuetan, batez ere [[Italia]]n eta [[Espainia]]n, Eliza berritzeko saioak ari ziren egiten, erregeak, elizgizonak, laikoak nahiz erlijiosoak. Gauza guztiz argia zen Elizak aldaketa baten beharra zuela, baina katolikoek Elizaren beraren baitatik egin nahi zuten erreforma, hutsegiteak salatuz baina ortodoxia errespetatuz. Hori da Luteroren zismaren garai berean egin ziren ahalegin horien eta proposamen protestantearen arteko alde nagusia. Nolanahi ere, ahalegin horiek gorabehera, [[Trentoko KontzilioKontzilioa|Trentoko Kontziliorako]]rako ([[1545]]–[[1563]]) deialdia arte itxoin behar izan zen Elizaren buruzagiek eliztarren artean zegoen desira berritzaile hori bere egin zuten arte.
 
== Berrikuntza espirituala ==
[[Trentoko KontzilioKontzilioa|Trentoko Kontzilioko]]ko erabakiak hartu baino askoz ere lehenago hasi zen Erreforma Katolikoa. Aldaketen berri adierazten zuten mugimendu asko zegoen eliztarren artean, bizimodu espirituala hobetzeko saioak alegia, herrien eta egoeren arabera modu desberdinez gauzatuko ziren egitasmoak.
 
[[Espainia]]n, [[Errege-erregina KatolikoKatolikoak|Errege-erregina Katolikoek]]ek gotzaintza, kleroa eta erlijio ordenak berriztatzeko lanari heldu zioten. [[Francisco Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalakardinalaren]]ren laguntza erabakiorra izan zen eginkizun horretan, hark berriztatu baitzituen [[frantziskotar]] ordenak eta Alcaláko Unibertsitatea fundatu, helburu nagusia [[Biblia]]ren azterketak bultzatzea eta sakontzea zuen erakundea.
 
[[Italia]]n ere sortu ziren egitasmo berriztatzaileak. Horien artean aipagarria da oratorioen higikundea. Laiko eta apaiz taldeak ziren, [[Erdi AroAroa|Erdi Aroko]]ko anaidiak gogoan harturik, debozioaren bidez, eta behartsuenganako eta erienganako karitateaz, berriztatze espirituala egiteko elkartzen zirenak. Higikunde horietako zenbaitek indar handia hartu zuten, hala [[1494]]an [[Vicenza]]n fundatu zen San Jeronimoren Konpainia Ezkutukoa izenekoak. Edota laiko batek, [[Ettore Vernazza]]k, [[1497]]an [[GenoaGenova|Genoan]]n sortutako Jainkozko Maitasunaren Oratorioak. Beste asko ere eratu ziren Italia osoan zehar: [[Milan]]en, [[Napoli]]n, [[Brescia]]n, [[Verona]]n.
 
Talde horiez gainera, izan ziren beste batzuk ere, elizigizon sekularrenak. Kongregazioak eratuz elkartu ziren, erruki eta karitate lanak taldean egin ahal izateko, kanpoan jakinarazi gabe, eta hala sortu ziren, besteren artean, teatinoak, barnabitak eta somaskoak. Ildo horretan berean ipini daiteke [[Jesusen LagundiaKonpainia|Jesusen Lagundiaren]]ren fundazioa. Jesuitak, [[monasterio]]ko eginbeharretatik libre, bete-betean aritzen ziren apostolutza lanetan. Elizgizon sekularrez zegoen Lagundia osatua, eta beren kideen perfekziozko bizitza bultzatzea eta fedea zabaltzea zuten helburua, predikuaren bidez, gogo jardunak eginez eta dotrina irakatsiz. Jesuitek, usadiozko hiru botoez gainera, laugarren boto bat ere bete behar zuten, hau da, [[Aita Santusantu|Aita Santuarekiko]]arekiko obedientzia, eta hori berrikuntza handia izan zen, nahiz eta ez zen beti ondo ulertu. Lagundia oso bizkor ugaldu zen, eta berehala zabaldu zen mundu ezagun osora, [[Asia]], [[India]] eta [[Japonia]]raino. Lagundiko kideek heziketa filosofiko eta teologiko sendoa zuten, eta aipagarria da, orobat, haien espiritualtasun sakona, [[aszetismo]] gogor batez elikatzen zena, otoitza eta apostolutza lanez gainera. Jesuiten lana erabakiorra izan zen Eliza Katolikoaren berriztatzean, dotrinaren eta errukiaren alorretan batez ere.
 
Garaiotan beretan berriztatu zen Italian frantziskotarren ordena. Higikunde horrek predikari famatu bat, [[Matteo da Bascio]], izan zuen gidari. Zorroztasun asmoak bultzatuta, fundatzailaren erakutsiak osorik betetzea bilatzen zuen, eta hala eratu zen [[Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena|Kaputxinoen Ordena]]. Hasieran, bizimodu eremutarra egiten zuten, eskulanak eginez eta behartsuak zainduz huts-hutsik. Luzaro gabe ordea, gizartea, sinesteak eta ohiturak berritu ahal izateko prediku lanen behar larria zela eta, uko egin zioten bizimodu eremutarrari, eta heziketa lanean jardun ahal izateko beharrezko ikasketak egiten hasi ziren.
19. lerroa:
== Trentoko Kontzilioa ==
[[Fitxategi:Council Trent.jpg|frame|<small>Trentoko Kontzilioko bileretako bat.</small>]]
Ikusi dugunez, eliztarrak prest zeuden, aldaketa eskatzen zuen giro moralak eta espiritualak egiteko. Baina, kontuan izanik Elizaren egitura hierarkikoa, goitik hasi eta azken kideetaraino egin behar zen erreforma hain desiratu eta beharrezko hura. Aita santuak berriztatze lanak bere gain hartzen ez zituen arte, ez zen aurrerabiderik izango. Luzea, zaila eta neketsua izan zen berrizaleen nahiak bideratuko zituen Kontzilio haren deialdia egiteko bidea. Izan ere, erlijio arazoez gainera, arazo politikoak ere baziren tartean: [[Germaniako Erromatar Inperio SantuSantua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]]ko enperadorearen eta frantses erregearen arteko liskarrak, aita santuaren kargua betetzen zuten gizonen familia eta politika interesek eta abarrek zatituak zeuzkaten printze kristauak. Oztopo horiek denek izan zuten zerikusia deialdia egin ahal izateko behar izan ziren urte luzeetan, eta izan zuten halaber eraginik Kontzilioaren beraren aurrerabide nahasian, bi bider eten baitzen, eta hiru aldiz osatu berriro: [[1545]]-[[1547]], [[1551]]-[[1552]] eta [[1562]]-[[1563]] urteetan egin zen. Kontzilio honetan ez zuten parte hartu ordurako [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromatar Eliza Katolikotik]] aldenduta zeuden erreformatzaileek, ezta beraien jarraitzaileek ere. Horrela, Erromak bere gustura moldatu ahal izan zituen hartutako erabakiak.
 
Eginkizun bikoitza izango zuen [[Trentoko Kontzilioa]]k: alde batetik, dogma katolikoaren hastapenen argitzea eta, bestetik, diziplinari zegokion lana. Dogmari dagokionez, fedearen agerpen osoa egin zen, Eliza Katolikoan gaur egun arte dirauena. Eskritura Santuen eta Tradizioaren balioa, justifikazioaren dotrina, eta Elizaren hierarkia nolakotasunari zegokion oro azpimarratu ziren bereziki fede iturritzat.
27. lerroa:
Lan hori beharrezkoa zen. Izan ere, eskola teologikoen arteko eztabaidek, interpretazio protestantearen zabalkundeak, eta horrekin batera elizgizonen prestakuntza eskasak eta eliztarren heziketa faltak, horrek guztiak dotrina nahasketa handia ekarri baitzuen. Horregatik, elizgizon duinak eta gaituak izango zirenen prestakuntza azpimarratu zuen bereziki Kontzilioak, hau da, herriaren katekesia eta sakramentuen hartze baliotsuago bat.
 
[[LuteroMartin Luther|Luterorenak]]renak guztiz bestelakoak ziren Erreforma Katolikoak proposatzen zituen munduaren eta gizakiaren ikusmoldea. Luteroren pesimismoaren aurrez aurre, gizakiaren nolakotasuna berez zela gaiztoa eta usteldua baitzioen hark, gizakiaren askatasuna ukatuz eta, hortaz, fedearen bidez baino ezin zela justifikazioa lortu adieraziz, egintza onen bidez ezinezkoa baita. Ikuspuntu ezezkor horren aurrez aurre, bizitzaren ikusmolde optimista agertu zen Kontzilioan: gizakiaren izatasunak, jatorrizko bekatuak behin behingoz hondatu duen arren, ez du bere jatorrizko ontasuna galdu, [[JesukristoJesus Nazaretekoa|Jesukristoren]]ren egintza salbagarriak osatu baitu, graziaren bitartez. Graziaren bidezko gizakiaren jainkotzea, eta horren ondoriozko giza egintza onen balio infinitua, Jesukristorenetan txertaturik, hori guztia kontrajartzen zitzaion Luterorentzat gizakiaren merituei Jesukristoren merituen eranste kanpotikoa besterik ez zena. Ikusmolde horretan, baziren bi puntu paper guztiz garrantzitsua jokatzen zutenak: alde batetik, azpimarratu zen Eliza dela bitarteko bakarra, alegia, sakramentuen bidez banatzen den graziaren bide bakarra, eta, bestetik, aurrekoaren ondorioz, sakramentuen praktika erregulatu izana.
 
=== Trentoko Kontzilioaren erabakiak ===
35. lerroa:
* [[Eukaristia]] salbamenerako sakrifizio ezinbestekoa da. Bertan ogia eta ardoa [[Kristo]]ren gorputz eta odol bihurtzen dira guztiz.
* [[Erlikia]]k eta irudi erlijiosoak baliozkoak dira beneraziorako, jende arrunta federa hurbilarazten baitute.
* Santuen, eta bereziki [[Maria|Andre MariaMariaren]]ren gorespena azpimarratu ziren eta [[Garbitoki]]aren izaera erreala definitu zen.
* Elizkizunak latinez eta aldarera begira egin beharra azpimarratu zen, protestanteen ohituren aurka (herri hizkuntzan eta eliztarrei begira).
 
48. lerroa:
Hezkuntzaren alorrean, jesuitak izan ziren ordena nagusia eta, era berean, aitzindari izan ziren Erreforma Katolikoaren ideiak zabaltzen eta ikasketei aplikatzen. Teologia ikasketak eta giza zientziak eta jakintzak bateratzea izan zen hezitzaile katolikoek erabiltzen hasi ziren estrategietako bat. Ikasketa plangintza guztietan sartzen zen heziketa humanistikoa, giza balio guztiak garatzeko egokiena, aldi berean fedea eta erlijioarekiko atxikidura sendotzen zirela.
 
Literaturari dagokionez, eragin handia izan zuten egile [[aszetismo|aszetikoek]] eta [[mistikomistizismo|mistikoek]]ek. [[Teresa Avilakoa|Santa Teresa Avilakoa]] eta [[Joan Gurutzekoa|San Joan Gurutzekoa]] izan ziren garrantzitsuenak. Artean baliabide guztiak, bereziki baliabide ikonikoak, fedearen zerbitzuan jarri ziren. Eukaristiarekin zerikusia zuten guztiak azpimarratu ziren batez ere, eta San Pedroren egoitzaren nagusitasunari erreferentzia egiten ziotenak.
 
Bitarteko horiekin batera, erlijio praktika bera ere erabili zen, Kontzilioko erabakiak ezagutarazteko. Ikuskizun eta ekitaldi publikoak bultzatu ziren, hala [[prozesio]]ak eta erreguzko ekitaldiak, fededuna parte hartzera bultzatzen zutenak. Ekitaldi horien artean oso garrantzitsuak izan ziren beti ere Jesukristoren Eukaristiako presentzia azpimarratzen zutenak: meza nagusiak, [[Corpus Christi]]ren prozesioak eta, Espainian, [[eukaristiari buruzko auto]]ak.