Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuzenketa txiki bat: Koprolitoak... fosildutako animalien gorotzak zirela ----> Koprolitoak... animalien gorotz fosilduak zirela
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
}}
 
'''Mary Anning''' (Lyme Regis, [[Ingalaterra]], [[1799]]ko [[maiatzaren 21]]a – [[1847]]ko [[martxoaren 9]]a) XIX. mendearen lehen erdialdeko fosil jasotzaile, saltzaile eta paleontologo ingelesa izan zen. Fosilak aurkitzen eta garbitzen oso trebea zen eta, gainera, bera bizi zen [[Lyme Regis]] herriko geruza geologikoak oso aberatsak zirenez [[JurasikoaJurasiko|Aro Jurasikoko]] itsas animalia fosilduetan, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen. Haren lanak prehistoria eta Lurraren historia hobeto ulertzen lagundu zuen.
 
Lan horien artean aipagarriak dira: argi identifikatutako lehen [[iktiosauroichthyosauria|iktiosauroaren]]aren hezurdura (nebarekin batera 12 urte zituela aurkitua), aurkitutako lehen bi [[plesiosauro]]ak eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen [[pterosauro]]a eta beste arrain fosil batzuk. Bere azterketek argi laga zuten [[belemnitida|belemnite]] fosilek tinta zaku fosilak zituztela eta [[koprolitoakoprolito]]kak (orduan [[bezoar harria]]k izenarekin ezagutuak), animalien gorotz fosilduak zirela.
 
[[Henry De la Beche]] geologoak ''[[Duria Antiquior]]'' marraztu zuenean Maryk aurkitutako fosil askotan oinarritu zen. Irudi hori asko zabaldu zen antzinako garai geologikoetako irudi gisa eta Mary Anningi laguntzeko saldu zituen kopia asko.
21. lerroa:
Emakume honen lana garrantzi handikoa izan zen XIX. mendearen hasieran gizakien historiaurrearen edo munduaren historiaren zientzietan gertatu ziren aldaketa oinarrizkoentzat zientifikoen artean.
 
Mary Anningek emakume izateagatik eta bere gizarte mailarengatik (bere gurasoak behartsuak ziren eta gainera ez ziren anglikanoak, eliza kongregazionalistako kideak baizik) ezin izan zuen garai hartako [[Britainia HandiHandia|Britainia Handiko]]ko komunitate zientifikoan bete-betean parte hartu, gizon noble eta anglikanoez osatua baitzegoen talde hori eta, ondorioz, bere lana ez zen batzuetan kontuan hartu. [[Britainia Handia]]n, [[Europa]]n eta [[AmeriketaAmerika|Ameriketan]]n geologoen artean oso ezaguna izan arren, arazo ekonomikoak izan zituen bizitza osoan zehar.
 
Hil ondoren bere bizitzaren gorabeherek interesa piztu zuten eta fikzio eta ez-fikzio lan askoren subjektua izan da XIX. mendetik gaur egun arte.
42. lerroa:
XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran fosilak bildumatzeko zaletasuna modan zegoen. Hasieran zigilu-bildumazaleena bezala denbora-pasa zen, baina denborarekin, fosilek geologian eta biologian zuten garrantziaz jabetu ahala, zientzian bilakatzen joan zen. Une berean, goi eta erdiko klaseko turista gero eta gehiagok bisitatzen zuten Lyme Regis, kosta hura oso ezagun bilakatu baitzen.
 
Euren aitaren usantzari jarraituz, Mary eta Joseph Anningek euren salerosgaiak turistei saltzeko bitxikerien mahai bat jarri zuten bertako ostatu baten zalgurdi geralekuan. [[1810]]ean Josephek [[ichthyosauria|iktiosauro]] baten garezurraren aurkikuntza garrantzitsua egin ondoren eta handik urtebetera Maryk hezurdura oso bat aurkitzeagatik, fosilez gero eta gehiago interesatzen zen komunitate zientifikoarekin harremanak eratu zituzten, negozio hura bilakatu zelarik familiaren diru-sarrera gehienen jatorria.
 
[[1818]]an Anningek Thomas Birchen arreta bereganatu zuen, fosil bildumazale eta aberatsaren arreta, hain zuzen ere, beste [[ichthyosauria|iktiosauro]] baten hezurdura saldu zionean. Urtebete geroago, Anningdarren txirotasunaz arduraturik (horrenbestekoa zen miseria non, euren zorrak kitatzeko etxeko altzariak saldu behar izaten zituzten), Birchek bere fosil bildumaren enkante publikoa antolatu zuen eta bildutakoa (400£ inguru) Anningdarrei eman zien.
 
Hamarkada hartako lehen finantza egoera berri eta ziurrari esker, Anningek fosilen bilduma eta salmentarekin jarraitu zuen, nahiz eta anaiak gero eta denbora gehiago eskaini tapizatzaile ikasketei, nahiago baitzuen leku estali eta lehorrean lan egitea. Maryk saltzen zituen fosil gehienak ornogabeak ziren, amonoideo eta belemniteen maskorrak, adibidez, horiek inguruan oso ohikoak zirelako (txelin batzuen truke saltzen zituen). Fosil ornodunak aurkitzea zailagoa zenez, [[iktiosauroichthyosauria|iktiosauroaren]]aren hezurdura moduko ale bikainak zenbait libren truk saltzen zituen.
 
Fosil horiek guztiak Lyme inguratzen zuten kosta malkartsuetatik lortzen zituen eta Blue Lias izeneko egitura geologikoaren parte ziren. Formazio honek kareharri eta arbel kapak txandakatzen ditu, itsas ondo ez oso sakonean Jurasiko garaian (gutxi gorabehera duela 210-195 milioi urte) ezarri ziren sedimentuak gordetzen dituelarik.
 
Labarrak [[Britainia HandiHandia|Britainia Handiko]]ko fosilen aztarnategi aberatsenak baditu ere arriskutsuak izan daitezke horien ez-egonkortasuna dela eta, batez ere neguan euriak lur higitzeak eragiten dituelako fosilak begi-bistan utziz. Behin Anningek ozta-ozta lortu zuen haren txakurra hil zuen luizitik bizirik ateratzea, fosilak bilatzen zituen bitartean laguntzen zion Tray txakurra hil egin baitzen luizian.
 
[[1823]]ko ''Bristol Mirror'' egunkarian argitaratutako artikulu batean Anningek Bristol Institutuarentzako aurkitutako [[ichthyosauria|iktiosauro]] baten hezurdura gai harturik, honako aipamena egin zuen Maryren lanari buruz:
 
{{aipu|''Emakume saiatu hau egunero aritu da urte luzez garrantzi handiko fosilak marea bakoitzaren ondoren bilatzen, Lymeko labar luzeetako kilometro askotan, zeinak masak isurtzen dituen bere berehalako helburuarekin, horiek baitira mundu zaharraren erlikia baliotsuenak, erortzera doazen unean jasoak izan behar direnak, marearen bitartez erortzen diren harri zatiek zapaldua izateko arriskuarekin: haren ahaleginari zor dizkiogu bilduma handietako iktiosauro ale bikainenak. [...]''}}
58. lerroa:
== Fosilen denda eta esperientzia handituz ==
[[Fitxategi:Duria Antiquior Scharf.jpg|thumb|300px|right|Duria Antiquior litografia. Scharfek egin zuen, de De la Bechen akuarelan oinarrituz]]
Garrantzia handiko aurkikuntza berriak egiten jarraitzen zuen Mary Anningek, eta horrek haren ospea handitzen zuen. [[1826]]an, 27 urte zituela, ordura arte aurreztutakoarekin erakusleiho handi bat zuen etxe bat erosi zuen, bertan ''Anningen fosil biltegia'' izeneko denda irekiz. Anningen fosilak saltzeko negozioak garrantzia handia hartu zuen azken urteetan, eta horregatik bertako prentsak haren etxe aldatzea eta irekitako denda berria (zeinak [[ichthyosauria|iktiosauro]] baten hezurdura osoa zituen erakusleihoan) aipatu zituen.
 
[[Europa]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako]] geologo eta fosil-bildumazale askok bisitatu zuten Anningen denda hainbat espezimen lortzeko. Horien artean aipatzekoa da George William Featherstonhaugh, inauguratu berri zen [[New York]]eko Historia Naturaleko Lizeorako fosil batzuk [[1827]]an erosi zituen gizona.
 
[[1844]]an Sajoniako Federiko Augusto II.a Erregeak bisitatu zuen denda eta bere bildumarako [[ichthyosauria|iktiosauro]] baten hezurdura erosi zuen. Erregearen mediku eta aholkulari Carl Gustav Carusek Anningi izena koaderno batean idazteko eskatu zioenean, honek ''Europa osoan famatua naiz'' gehitu zion. Carusek egunerokoan honako oharrak idatzi zituen dendari buruz:
 
{{aipu|''[...] fosil harrigarrienak dituen denda: iktiosauro baten burua, amonite ederrak, etab. kristalaren atzealdean zeuden ikusgai. Sartu eta denda txiki bat eta erantsitako gela bat aurkitu genituen, kostako fosilez beteak.''}}
97. lerroa:
== Sarkina komunitate zientifikoan ==
[[Fitxategi:AnningIchthyosaurSkull.jpg|thumb|300px|right|1814ko marrazkia Everard Homek Royal Societyri eginiko artikulu batentzat. Anningsek aurkitutako iktiosauro baten garezurra.
Langile klaseko emakumea zenez, Anning beti izango zen sarkina komunitate zientifikoan. Garai hartan, [[Britainia HandiHandia|Britainia Handiko]]ko emakumeei ez zitzaien botoa emateko aukera ematen (jabetzak izatearen baldintza betetzen ez zuten langile klaseko gizonek ere ez zuten boto-eskubidea), ezta kargu publikoetan jardun edo unibertsitatera joatea ere. Horrez gain, garai hartan sortu berri zen eta gero eta garrantzitsuagoa zen Londresko Elkarte Geologikoak ez zien uzten emakumeei gonbidatu gisa bileretara sartzen, eta are gutxiago kide bihurtzen.
 
Anningen lan egiteko arrazoiaz eta familiaren erlijio disidentziaren egoeraz ere baliatzen ziren haren kontra egiteko, ia ziur baiezta baitaiteke Anning Lyme Regiseko herri kontserbadore batean diskriminaziora lotua izan zela. Kasu gehienetan behe klaseko emakumeek nekazaritzan, etxean eta (gero eta gehiago) ireki berri zituzten fabriketan lan egin zezaketen bakarrik.
107. lerroa:
== Finantza zailtasunak ==
[[Fitxategi:Duria Antiquior.jpg|thumb|300px|right|1830ean Henry De la Beche geologoak margotutako Duria Antiquior akuarela, Anningek aurkitutako fosiletan oinarrituz]]
[[1830]]an, [[Britainia HandiHandia|Britainia Handiko]]ko krisi ekonomikoaren ondorioz fosil eskaera txikitzeaz gain, aurkikuntza garrantzitsuenen artean denbora asko pasa zenez, Anning finantza zailtasunak edukitzen ari zen berriro. Henry de la Beche geologoak George Scharfek eskatutako enkargu bat egiten lagundu zion neskari. Mandatuak haren ''Duria Antiquior'' akuarelan oinarritutako irudikapen litografikoa egitean zetzan, zeinak Anningen fosiletan oinarrituta, prehistoria garaiko bizitza irudikatzen zuen. De la Bechek inprimakiaren kopiak saldu zizkien bere lagun geologo eta beste hainbat lagun aberatsei eta lortutako diru guztia Maryri eman zion. Zabalpen handia jaso zuen lehen denbora konkretu bateko eszena izan zen. Azkenean, [[1830]]eko abenduan beste aurkikuntza handi bat egin zuen: 200£engatik saldu zen [[plesiosauro]] mota berri baten hezurdura.
 
Anningek beste finantza arazo larri bat izan zuen [[1835]]ean inbertsio txar baten ondorioz bizitza osoko aurrezkien gehiengoa galdu zuenean, 300£ inguru. Bere finantza-egoeraz kezkaturik, haren lagun William Buclandek Zientziaren Aurrerapenerako Elkarte Britainiarra konbentzitu eta gobernu britainiarrak ''Zerrenda Zibila'' izenez ezagutzen zen urteroko pentsio bat ematea erabaki zuen, geologiaren zientziari emandako ekarpenen truk. Urtero jasotzen zuen 25£eko pentsioak nolabaiteko segurtasun finantzarioa eman zion.
 
== Konbertitze erlijiosoa ==
Horrez gain, garai berean, Anningek eliza anglikanora joateari ekin zion, ordura arte bisitatu zuen eliza kongregazionalista (bertan bataiatua eta familiarekin batera bertako kide izan zen) alde batera utziz. Aldaketa hura, alde batetik, Kongregazioko kapera nagusira joaten zen jende kopurua gutxitu zelako izan zen. 1823an hasi zen hori, euren artzaina, fosilak bildu eta Anningen laguna zena, [[Ameriketako Estatu BatuBatuak|Ameriketako Estatu Batuetara]]etara esklabotzaren aurkako kanpainan parte hartzera joan zenean eta ezatseginagoa zen artzain batek ordeztu zuenean. Garai hartan ezarrita zegoen elizak zuen errespetagarritasun handia, non Anningen bezero asko, Buckland eta Conybeare bezalako gizon geologoak, sazerdote izendatu izana erabakia hartzerako garaian ere faktore esanguratsua izan zen. Anningek, horren elizkoia izanik, babesa eman zion bere eliza berriari zahartu ahala.
 
== Gaixotasuna eta heriotza ==
[[Fitxategi:MaryAnningGravestone.jpg|thumb|300px|right|Mary Anning eta bere anaia Josephen hilobia]]
[[1847]]ko martxoan, bularreko [[minbiziaminbizi]]kak jota hil zen Anning; 47 urte zituen. Azken urteetan, haren lana asko murrizten joan zen gaixotasuna zela-eta. Anningek gero eta laudano dosi handiagoak hartzen zituen eta, horrek sortzen zizkion ondorioak bizilagun batzuek gaizki ulertu zituztenez, Lymen zabaldu zen Maryk edateari ekin ziola<ref>{{en}}http://www.thedorsetpage.com/people/mary_anning.htm</ref>. Hil eta gero haren lagun Henry de la Bechek, orain Londresko Elkarte Geologikoko lehendakari zenak, gizarte bilera batean irakurri eta bere hilabeteko transakzioetan argitaratua izan zen gorespen-testu bat idatzi zuen. Horrelako goraipamenak normalean elkarteko kide zirenei soilik ematen zitzaizkien eta Anning ohore hura jaso zuen lehen emakumea izan zen, elkarteak ez baitzituen emakumeak kidetzat onartu [[1904]]. urtera arte. Gorespen-testua honela hasten zen:
 
{{aipu|''Ezin amai dezaket heriotzaren bitartez galdu ditugunak aipatzeaz norbaiten heriotzari publizitaterik egin gabe, gizarteko klase aberatseko kide ez bazen ere, bere lanarekin eguneroko ogia irabazi behar izaten baitzuen; hala ere, bere talentuaren bidez ikerketa nekaezinetan laguntza eman zuen; hala nola, Enalio-Saurio handien hezagutzan eta baita Lyme Regis inguruan lurperatuta zeuden beste hainbat bizitza organiko formen inguruan ere [...]''}}
126. lerroa:
Beirateak erruki lanak irudikatzen ditu, hots, gose denari jana ematea, egarri denari edaten ematea, biluzik dagoena janztea, etxerik ez duena etxean hartzea eta preso eta gaixoei bisitatzea.
 
[[Charles Dickens]]ek ''All the Year Round'' aldizkari literarioan Anningen bizitzari buruzko artikulu bat idatzi zuen bizitzan gainditu behar izan zituen zailtasunak argi eta garbi utzi zituen, batez ere, Lymeko bere bizilagunen eszeptizismoa azpimarratuz. [[Charles Dickens|Dickensek]]ek idatzi zuen:
 
{{aipu|''Arotzaren alabak beretzako izena merezita irabazi du.''<ref>{{en}}http://www.strangescience.net/anning.htm</ref>}}
138. lerroa:
Ospe hori handitu zen Everard Homek [[1814]]an hasita sei artikuluko sail bat idatzi zuenean, ''Royal Society''rako hura deskribatuz<ref>{{en}}http://www.thedorsetpage.com/people/mary_anning.htm</ref>. Home izakiarekin liluratuta zegoen, eta haren sailkapenaren inguruan pentsatzen hasi zen: hasieran pentsatzen zuen arrain motaren bat zela, gero ornitorrinkoarekin (garai hartan bertan zientziak aurkitua izan zena) nolabaiteko kidetasuna izan zezakeela uste izan zuen; azkenean, [[1819]]an, arrabio eta muskerren arteko forma zuen zerbait zela hausnartu zuen, horrek ''Proteo-Sauro'' izena ematera bultzatuz.
 
Homen artikuluek inoiz ez zuten aipatu nork aurkitu zuen fosila eta, gainera, lehenengo artikuluan fosilaren prestatze eta garbitze lan saiatuak Bullock museoko langileei egozten zizkien, eta ez Anningi. Charles Konigek, garai hartan [[British Museum]]eko zaindariaren laguntzailea zenak, [[ichthyosauria|iktiosauro]] (musker arraina) izena iradoki zuen eta hori izan zen gailendu zena. [[1819]]an Konigek hezurdura fosila museorako erosi zuen.
 
[[1815]]-[[1819]] urteen artean Anningek [[ichthyosauria|iktiosauro]] gehiago aurkitu zituen, baita amuarrain txiki baten eta balea baten hezurdura ia osoak ere. [[1821]]ean William Conybeare eta Anningen lagun Henry De la Bechek, biak Londresko Elkarte Geologikoko kideak, Anningek eta beste zenbaitek aurkitutako aleak detaile osoz aztertzen zituen artikulu batean kolaboratu zuten. [[Iktiosauroa]]k ordura arte ezagutu ez ziren itsas narrastia zela ondorioztatu zuten, eta hortzetako egitura ezberdintasunetan oinarrituta hiru espezie ezberdin egongo zirela ondorioztatu zuten.
 
=== Plesiosauroak ===
[[1820]]-[[1821]] urteen arteko neguan aurkitutako itsas narrasti mota berria Anningen hurrengo aurkikuntza garrantzitsuena izan zen, espeziearen lehen hezurdura zen gainera. William Conybearek Plesiosaurus (ia musker) izena eman zion, izan ere, pentsatu zuen egungo narrastiekin kidetasun handiagoa zuela [[iktiosauroichthyosauria|iktiosauroek]]ek baino eta, [[1821]]ean, Henry De la Bechekin [[iktiosauroichthyosauria|iktiosauroaren]]aren anatomia deskribatzen zuen artikuluan bertan deskribatu zuen aurkitutako hezurdura berria. Artikuluak eskerrak ematen zizkion Anningek aurkitutako hezurrak eraman zituen gizonari, baina ez zuen hezur horiek aurkitu eta prestatu zituen emakumea aipatzen. Geroago, ''Plesiosaurus dolichodeirus'' izenaz deskribatua izan zen eta espeziearen holotipoa da, baita genero biologiko definitzen duen espezia ere.
 
[[1823]]an, bigarren [[plesiosauro]] osatuago bat aurkitu zuen, lehenengoari garezurra falta baitzitzaion. Conybearek plesiosauroaren anatomiaren inguruko bere analisia aurkeztu zuen [[1824]]an Londresko Elkarte Geologikoak antolatutako batzar batean, berriro ere Mary Anningen izena aipatzea saihestuz, nahiz eta Anningek aurkituak izan hezurdurak eta berak egindako bigarren hezurduraren irudiak erabili aurkezpenean. Bilera berean, William Bucklandek Megalosaurus dinosauroa deskribatu zuen eta bi espezie hauen arteko konbinazioak arrakasta izan zuen zientifikoen artean.
161. lerroa:
Anningek nabarmendu zuen tinta zaku fosilizatuek antz handia zutela egungo txipiroi eta txibien tinta zakuekin, zefalopodoen anatomia hobeto ulertzeko disekzionatu baitzituen. William Buckland geologoak ideia horretan oinarrituz Jurasikoko belemniteek egungo zefalopodoek bezala tinta defentsarako erabiltzen zutela publikatu zuen.
 
Anning izan zen baita ere garai hartan «bezoar harriak» izena jasotzen zuten forma arraroko fosilak [[iktiosauroichthyosauria|iktiosauroen]]en sabelaldean aurkitzen zirela atzeman zuena. Nabarmendu zuen harriak gorputzaren barruan puskatzen baziren arrain txikien hezur fosilizatuak eta ezkatak aurkitzen zirela, eta batzuetan [[ichthyosauria|iktiosauro]] txikien hezurrak. Anningek [[1824]]rako uste zuen harri haiek gorotz fosilizatuak zirela eta, [[1829]]an, William Buclandek ondorio hura argitaratu zuen, ''kropolito'' izena emanez.
 
Urte batzuk lehenago aurkitutako plesiosauroen hezurdurekin gertatu ez bezala, Buclandek Elkarte Geologikoari bere kropolitoen inguruko ondorioak aurkeztu zizkionean Anningen izena aipatu zuen eta haren gaitasuna eta zeukan industria goraipatu zituen lagungarriak izan baitziren misterio hura argitzeko.