Buztin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 71 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q42302 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
Fisikoki, [[koloide]] bezala jotzen da. partikula oso-oso txikiekin eta azal lauarekin. Buztinaren partikulen diametroa 0,002 milimetro baino gutxiagokoa da. Testura frakzioan, [[fitolito]] izeneko partikula ez mineralak egon daitezke. Kimikoki, [[aluminosilikatu]] bat da, eta, bere formula, honako hau da:
 
:[[Al (argipena)|Al]]<sub>2</sub>[[O]]<sub>3</sub>•2[[Si]][[O]]<sub>2</sub>•[[H]]<sub>2</sub>[[O]]
 
Urarekin nahasten denean [[plastikotasun]]a hartzen du, baita indarra eta sonoritatea ere, 800 gradutik gora berotuz gero. Suaren bidez gogorturiko buztina izan zen gizakiak egindako lehen [[buztingintza]], eta, oraindik ere, material merkeenetako bat da, baita erabilera ugarienak dituenetako bat ere. Adreiluak, sukaldeko erremintak, arte objektuak, baita [[okarina]] bezalako musika tresnak buztinarekin egindakoak dira. Prozesu industrial askotan ere erabiltzen da, paper edo zementu ekoizpena edo prozesu kimikoetan adibidez.
 
== Sailkapena ==
Buztinak, eratu zituen prozesu geologikoaren arabera eta aurkitzen diren [[arkeologia aztarnategi|aztarnategien]]en kokapenaren arabera sailka daitezke. Honako hauek ezagu daitezke:
 
Lehen buztinak: izen hau, buztina dagoen aztarnategia eta sortu zen tokia, berbera denean erabiltzen da. [[Kaolin]]a da ezagutzen den lehen buztin bakarra.
20. lerroa:
 
== Historia eta erabilera ==
[[Fitxategi:Vaso Campaniforme Ciempozuelos.jpg|thumb|right|Buztin beltzezko pitxer [[kanpaiezkila|kanpaikara]]kara.]]
 
Buztinak propietate plastikoak ditu. Honek, bustiz gero, errez modelatua izan daitekeela esan nahi du. Lehortzen denean, irmo geratzen da, eta, tenperatura altuak jasaten dituenean, beste aldaketa batzuen artean, buztina, [[zeramika]] izeneko material zurruna bihurrarazten duten erreakzio kimikoak gertatzen dira.